Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Guk margotu, guk serigrafiatu

2022-05-21 // 11:00 - 13:00

Ikuspegi transfeminista duen zientzia ikusarazteko serigrafia tailerra 

Munduan dauden begirada- eta subjektu-aniztasunari erreparatzen dion zientzia bat baino ez da gai izango aurrean ditugun arazo ugariei erantzuteko. Guk Geuk Egin programaren hurrengo saioan, tradizioz zientzia hegemonikoan ikusezin bihurtu diren subjektuen papera ikusarazteko gune bat izango dugu: emakumeak eta LGTBIQ+ komunitatea. Guztion artean, sistema teknozientifikoaren eraikuntza heteropatriarkalak salatzen dituzten serigrafiak egingo ditugu. Ez dela gutxi!

Saio praktikoa izango da, serigrafiaren aukera ugarietara erraz hurbiltzeko. Eta hori lortzeko, Arteako Torontile serigrafia taldeak erraztuko du saioa, sorkuntza feminista, jasangarria, artisaua. Talde honek prozesuan arreta eta zaintza berezia jatzen ditu sormen-ekintzaren funtsezko zati gisa. Horiekin batera, serigrafiaren printzipioak eta prozesua ezagutu ahal izango ditugu, geure diseinuak sortu eta horietako batzuk errealitate bihurtu.

Hurrengo maiatzaren 21ean, larunbata,burutuko da saioa, 11:00etatik 13:00etara Artean, zehazki, Basoa – Emakume Defendatzaileen Etxean. Oso plaza gutxi ditugu eskuragarri, beraz, animatzen zaitugu zure plaza lehenbailehen erreserbatzera, hezkuntza@euskadi.isf.es helbidera idatziz. Izena ematean, garraio publikoan edo autoa partekatuz iristeko aukerak azalduko dizkizugu.

Sesión: Guk margotu, guk serigrafiatu. Ikuspegi transfeminista duen zientzia ikusarazteko serigrafia tailerra 

Dinamizatzailea: Torontile (https://www.torontile.com/)

Data: maiatzak 21, larunbata

Ordua: 11:00etatik 13:00etara

Tokia: Basoa – Emakume Defendatzaileen EtxeaHizkuntza: gaztelania

sarrerako irudia // torontile

 

Xehetasunak

Data:
2022-05-21
Ordua:
11:00 - 13:00
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
, ,
Webgunea:
https://euskadi.isf.es/blog/guk-margotu-guk-serigrafiatu/?lang=eu

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude