Ekitaldiak kargatzen

Β« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Inprimatutako zinema

2022-05-24 // 17:00 - 19:00

Lantegi honetan software aske, fabrikazio digital eta ehungintzako zenbait estanpazio tresna eta tekniketara hurbilduko gara 16mm-ko pelikularentzako euskarri alternatibo baten bila. Horien bitartez, irudi eta soinu digitalak ohikoa ez den beste euskarri fotosentikor batera transferituko dugu, baina beharrezkoak dituen ezaugarri asko mantenduz, hala nola, gardentasuna, sekuentzialtasuna edota egitura fisiko bera, gero 16mm-tako proiektore batean ikusi ahal izateko.

Informazio guztia // https://www.tabakalera.eus/eu/inprimatutako-zinema/

EfraΓ­n Bedoya Schwartz

Liman jaiotako peruarra. Apropiazio-zinema esperimentalaren formakuntzan eta erakusketan oinarria duen MUTA zine jaialdiaren zuzendaria. Cine Íntimo-ren sustatzailea ere bada, Peruko familia-erregistroak 8mm, Super 8 eta 16mm formatuetan berreskuratzeko sortu den proiektua. EQZEren eskutik Ikusentzunezko artxiboan aditua, gaur egun zine analogikoa eta digitalizazio tresnak elkartzen dituzten kode irekiko proiektuetan dabil.

Xehetasunak

Data:
2022-05-24
Ordua:
17:00 - 19:00
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
Webgunea:
https://sarrerak.tabakalera.eus/inprimatutako-zinema-maiatza-2022

Egoitza

Tabakalera

Antolatzailea

tabakalera

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude