Ekitaldiak kargatzen

Β« Ekitaldi guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Kaseteak hackeatzea: musikari ausartentzat zinta magnetikoak manipulatzeko gida

2023-07-15 // 10:30 - 12:30

LANTEGIA: 10:30-12:30 (izen-ematearekin, 20 pertsonentzat*)

*10 umek hartuko dute parte, bakoitza heldu batek lagunduta, helduek ere izena eman behar dutelarik

KONTZERTUA: 13:00-13:30 (sarrera librearekin, parte-hartzaileek landutakoa erakusteko)

Jarduerak transdukzio elektromagnetikoari buruzko ikasketa intuitiboa proposatzen du, kasete-zintek duten informazioa entzun, horren izaera aldatu eta zinten esanahia aldatzeko jardueren bidez.

Zatoz gurekin kaseteekin soinu ezohikoak egiten ikasteko tailer esperimentalera; sozialki ezberdina eta objetiboki magnetikoa izango da. Edonorentzat da, baina batez ere haurrak dituzten familientzat. Ez da ingeniaritzako ezagutzarik ezta gaitasun musikalik behar! Zintekin loop-ak nola lotu ikasiko dugu eta askoz gauza gehiago! Zinta magnetikoak benetan nola funtzionatzen duen ikusiko dugu, musika egiteko bere berezitasunak nola erabiltzen dituen begiratuz, eta kasete zintak izan duen eragin kultural handiari buruz ariko gara: mundu guztiaren eskura zegoen etxeko grabazioen aroaren hasieratik iraultza politikoetara arte. Asko ikasiko duzu: lehenago existitu ez diren soinuak sortuko dituzuΒ zalantzarik gabe eta pertsona oso sortzaile eta jatorrak ezagutuko dituzu.

Xehetasunak

Data:
2023-07-15
Ordua:
10:30 - 12:30
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:
,
Webgunea:
https://www.tabakalera.eus/eu/kaseteak-hackeatzea-musikari-ausartentzat-zinta-magnetikoak-manipulatzeko-gida/

Egoitza

Tabakalera

Antolatzailea

tabakalera

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude