- ekitaldia hau amaitu da.
Lotura mekanikoak. Praktika performatiboak museoan
2023-06-10 - 2023-07-30
interesatu dakizuke...
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak performance praktikei eskainitako ziklo eta erakusketa hau aurkeztu du. Lotura mekanikoak museoaren espazioa pentsatzeko eta bertan bizi diren gorputzetatik abiatuta eraikitzen diren harremanak pentsatzeko nahitik sortu da, artista eta kolektibo batzuen askotariko praktiken bitartez eraikinaren barruko aldearen eta kanpokoaren artean porositate guneak sortzeko asmoz.
Proiektuaren izenburua ustekabearen emaitza da. María Paz Jiménezen (Valladolid, 1909 — Donostia, 1975) margolan baten izenburua da, duela gutxi aurkitutakoa. Orain arte, Bildumari lotutako museoaren datu-baseetan «izenbururik gabe» (1968) agertzen zen. Margolana ia monokromoa da. Oihalean, forma abstraktu batzuk pilatzen dira zientzia fikziozko paisaia batean bezala. Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000) erakusketarako margolanaren markoa aldatzea erabaki zen, eta, marko zaharra kentzean, «Lazos mecánicos» (Lotura mekanikoak) idazkuna agertu zen, zurezko bastidoreari grapatutako zinta zati batean.
Itziar Okariz artistak eta Catalina Lozanok komisariatuta.
Erantzun bat utzi