
- ekitaldia hau amaitu da.
Ezinezko Estazio Metereologikoa // open-weather
2022-06-03

interesatu dakizuke...
Data: ekaineko asteburuetan
Ordua: Laster, NOAA satelitearen orbitaren arabera
Gutxi gorabeherako iraupena: 1h30
Lekua: Punta Begoña galeriak
Doakoa, izena eman ondoren (esteka)
Argazkia // Satelite bidezko lurreko estazioen tailerra DIY, Wagenhallen Kunstverein. Argazkia: Sophie Dyer
Sophie Dyerrek eta Sasha Engelmannek (ikertzaileak eta ekintzaileak) open-weather kolektiboa osatzen Sophie Dyerrek eta Sasha Engelmannek (ikertzaileak eta ekintzaileak) open-weather kolektiboa osatzen dute, eta haiek dira ikuspegi feministatik abiatuta Ezinezko Estazio Metereologiko hau (sateliteen lurreko estazio bat) asmatu dutenak. Satelite meteorologikoen transmisioak atzeman, eskuratu eta deskodifikatu daitezke Estazio honetan eta baita ere zure irudi propioak sortu.
Gauzak horrela, NOAA sateliteren bat Getxoren gainetik igarotzen denean, gu hor egongo gara seinalea jaso eta deskodetzeko. Zer informazio mota emango digute satelite horiek?
Estaziora bisitak egiteko ez da aldez aurretik inolako ezagutzarik behar. Jakinmina eta zuk zeuk irudiak sortzeko gogoa.
Hori bai, NOAA sateliteak Getxoren gainetik zein ordutan igaroko diren baieztatu behar dugu (aurreikuspenak hilabete lehenago, gutxi gorabehera), jarduera hau zein ordu zehatzetan egingo dugun jakiteko.
//////////////////
open weather Sophie Dyer eta Sasha Engelmannen ikerketa- eta diseinu-proiektu kolaboratiboa da, eta gorputzen, atmosferen eta sistema meteorologikoen artean sortzen diren harreman istilutsuak aztertzen ditu, irrati-zaleen esperimentuen, datu irekien eta pertzepzio eta espiritismoko taktika feministen bidez.
Sophie Dyer
Londresen bizi den ikertzaile eta diseinatzailea da, eta Amnesty Internationaleko krisi-laborategian lan egiten du. AIrekin ez ezik, batzorde independenteetan eta kultur proiektuetan ere lan egiten du Sophiek. Kode irekiko ikerketa feministen taldearen (FEMOS) antolatzaile eta sortzaileetako bat da. Ikusizko Komunikazioa ikasi zuen The Glasgow School of Art-en eta Goldsmiths-eko Unibertsitateko Centre for Research Architecture-n maisutza egin zuen. 2020tik 2021era Harvard Unibertsitateko Berkman Klein Center for Internet & Societyko afiliatua izan zen.
Sasha Engelmann
Geografia eta Ingurumenean doktorea da Oxford Universityn eta Ingeles eta Frantses Literaturan lizentziaduna Stanford Universityn. Aktibismo komunitarioaren, praktika sortzailearen eta ingurumen-aldaketaren arteko elkarguneak aztertzen ditu. Hainbat aldizkari eta argitalpen inprimatu eta digitalerako idatzi izan du. Tomás Saracenorekin elkarlanean aritu da hainbat ekintzatan, eta On air erakusketaren prograegitarau publikoa komisariatu zuen 2018an Palais de Tokyon. 2020an Sensing Art in the Atmosphere: elemental Lures and Aerosolar Practices liburua argitaratu zuen. Gaur egun Geohumanitate irakaslea da Londresko Royal Holloway Unibertsitatean.
Erantzun bat utzi