Zein digitalizazio prozesu nahi dugu?
Internet mundu mailan zabaltzen den ordenagailu, itsas azpiko kable, lur gaineko kable, antenakΒ eta satelite azpiegitura konplexuak osatzen dute.
Ezagutza askoren ondorioa da gaur egun dugun interneta, Zientzia esparrukoak ( giza zientziak, matematika, fisika, pskologia,…), teknologiak (telekomunikazioak, elektronika, informatika,…), enpresagintza eta merkataritza besteak beste.
Internet datuak, informazioa, ezagutzak, harremanak,… partekatzeko eta sortzeko baliabidea izateko sortua izan zen,Β baina gero eta gehiago botere kontzentrazio eta dominazio tresna bihurtzeko zorian dago.
Harreman guztiak digitalizatzen ari dira teknologiak garatzen diren heinean: erosketak, zaintza, hezkuntza, osasuna, … zenbait kasutan onura asko ekarriko dituen prozesua da. Baina…
- Sustatzeko behar dituen lehengaiak gatazkak eta hondakin mordoa sortzen ditu
- Subiranotasuna galarazten digu, bai ezagutzaren aldetik bai datuen kudeaketaren aldetik. Gehienetan ez baitaude gure eskutan.
- Eredu ekonomikoak aldatzen doaz, eta pertsona askoren mundua gero eta gehiago dinamika digitalen baitan dago. Honen gain kontrola galtzen dugun heinean.
- Aurreko guztiak gure gizartea eta kulturari forma ematen dio. Gure mundua eraldatzen doa digitalizazio prozesuarekin. Pertsona asko ez dakiela zelan jokatu.
Baina zorionez badugu zenbait ikasketa beste eremu batzuetan: feminismoak, elikadura jasangarriak, , …. zenbait onura mantenduz denontzako hobea den digitalizazio prozesutan pentsatzeko aukera dugu!
Erantzun bat utzi