Unitate didaktiko baten saiakera // Errealitate areagotua
Saiakera honetan errealitate areagotuaren ideia, eta, atzetik dagoen eremu digitala eta eremu fisikoaren arteko harremana zelan lotu egiten den ulertzeko ariketak egingo ditugu.
Lanketarako Scratch erabiliko dugu eta zenbait esperimentu bidez errealitate areagotua sortzeko proiektutxoak egiteko gai izango gara.
Zer da errealitate areagotua?
Errealitate areagotua, erabiltzaile batek mundu erreala eduki digital geruzekin hautemateko aukera ematen duten teknologien multzoa deskribatzeko erabiltzen den terminoa da.
Adibide bat:
Azken batean kokapen baten objektu digital interaktibo bat izateko aukera ematen du errealitate handituak. Errealitateari informazio geruza gehiago jartzeko aukera (edo konplexutasuna…).
Zein erabilera ikusten dizkiozu?
Ondo pentsatu… ez ote gaitu teknologia honek garen bizitzaren oinarrizko dinamiketatikΒ gehiago aldenduko?… beno, filosofatzeko tartea ez danez hau goazen ikusten zelan gerturatu gaitezkeen teknologia honetara modu erraz eta dibertigarrian.
Errealitate areagotura Scratch bidez hurbilduz
Hasi aurretik, ez badakizu Scratch erabiltzen botaiozu gure tutorialeei begiradatxo bat https://peertube.euskarabildua.eus/c/haritulab_channel/videos?languageOneOf=eu&s=2
Scratchekin interesgarria da jolastea, ez baitu kontu baten baten beharra, ez dizu bere plataforma erabiltzeko erabiltzaile bihurtzera derrigortzen. Gainera egiten duzuna ez da zertan gorde behar. Zure kamatarik hartzen dituzun irudiak ez dira gordetzen proiektu honetan (grabatzen ez badituzu behintzat)
Hasteko, jakin beharra dugu Scratch baduela gehigarri bat zeina gure ordenagailuko kamera, edota ordenagailura konektatu dezakegun kanpo kamera bat sentsore moduan erabiltzeko aukera ematen duen.
Gehigarri honek mundu analogikoko mugimendua eta koloreak detektatu ditzake, sortzen dugun geruza digitalean erreakzio bat programatu dezakegula.
Horrela, errealitate areagotuaren ideiarekin istorio edota joko interaktiboak sortu daitezkeelarik.
Beharko duguna
- Ordenagailua
- Kamara bat (ordenagailuaren frontala bada hartu nahi dugun irudia, edota kanpo kamara beste grabaketa moduentzako)
- Scratch
- Zenbait material (kartulinak, artaziak, rotulkiak,…)
Erantzun bat utzi