Bazterkeriaren kutxak

Iturria // Argia

Esteka // https://www.argia.eus/argia-astekaria/2852/teknologia

Bada akronimo bat ezagutu berri dudana: BIPOC: Black, Indigenous (and) People of Colour. Bada hitz bat azkenaldian nire buruan oihartzun handia duena eta bazterkeriaren konplexutasuna ulertzeko balio didana: β€œAtalartekotasuna”. Bada bizi dugun mementoa ulertzeko eta eraldatzeko behar dugun dinamika bat: berdintasunean harremanak egiteko guneak sortzea.

Berdintasunean harremantzeak ez du esan nahi denok berdina egin behar dugunik, baizik eta egiteko aukerek ahalik eta berdinenak izan behar dutela. Denok tresnak berdintasunean eskura izatea, alegia.

Borroka honetan gabiltzan bitartean, pintzipe txikiaren arrosa balitz bezala, kristalezko kutxa batean sartzen ditugu kulturak, arnasguneak sortzen dizkiegu. Kutxa horiek ez dira itxiak izaten, mundu guztia gonbidatuta dago kulturetara egokitzera. Tresnak eskura daude, baina tresna hauek erabiltzen ikastea askoren mundu ikuskera eta beharretarako ez da errentagarria.

Analogia bat jarrita, eraldaketa digitalaz dihardugunean, globalki izan duen inpaktua ikusita, arrakastaz hitz egiten da, geratzeko etorri den eraldaketa. Arrakala digitala pairatzen duen pertsona ugari dugu, ordea, kultura hau ulertzen ez duena, eta kutxa horretan sartzeko laguntza behar duena, bere kabuz tresna erabiltzen ikasteko gaitasun gutxi baitu.

Hondamendi ekologikoek, gatazkek eta Mendebaldeko bizimodu oparoaren itxaropenak, hedabide digitalek etengabe proiektatzen duten bitza onak… pertsona ugari erakarri du lur hauetara. Pertsona hauek ezer barik datoz, gure antolaketa sistemez ez dakite ezer, gure kultura ez dute ulertzen…

Jarraitu dezagun harremanetarako guneak irekitzen, Euskal Herrian arazo hauek guztiak gainditzeko bidean, ez baitira inoiz bukatuko arazoak, eta ez ditzagun BIPOC bezalako kutxak sortu.

Irudia // Disable BIPOC taking selfie // https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Landscape_Closeup_of_Disabled_BIPOC_Taking_a_Selfie.jpg

Lizentzia // CC 4.0

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude