Proiektu errepositorio bat martxan jarri dugu :)

Askotan proiektu bat egiten hasi aurretik, beste pertsona batzuk zelan egin duten ikertzen dugu. Errepositorioak lan horretan asko laguntzen dute. Badaude errepositorio piloa interneten zehar, proiektu anitz biltzen dituztenak. Batzuk kutxu profesionala dute, beste batzuk hezkuntzari lotuak daude, beste batzuk software baliabideei,…

Gauza da haritulab.eus-en euskaraz eginiko proiektuak txertatu nahi ditugula, oso modu informalean. Proiektu errepositorio hau egiteko arrazoiak ugariak dira:

  • Egiten ikasten dugu
  • Ezagutza partekatzen dugu
  • Beste sortzaile batzuk ezagutzen ditugu

Momentuz errepertorioa oso modu xumean landu dugu, bi ezaugarri dituelarik:

  1. Galdetegi oso ireki bat, norberak bere proiektua bere hizkuntzan partekatzeko: https://haritulab.eus/proiektua-aurkeztu/
  2. Proiektuetan zehar kuxkuxeatzeko aukera etiketen bidez: https://haritulab.eus/proiektuak/

Guk pixkanaka pixkanaka proiektuak txertatuko ditugu egiten, ezagutzen ditugun heinean, ariketa ederra baita ezagutza buruan antolatzeko. Baina post honekin…

zure proiektua partekatzera gonbidatu nahi zaitugu!

Proiektuak oso anitzak izan daitezke euskara eta eremu digitala dala gai nagusia… hortik harituz… podcast bat, testu bat, automata bat, instalazio bat,… eta partekatzeko Creative Commons 3.0 lizentzia erabiliko dugu errepositorioan, Partekatu berdin eta egilea aipatu.

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude