Incubegg

URL

Jabi Luengo


Materialak

Arduino izango da gure inkubagailuko muina. Arduinori lotutako sentsoreei esker honek erabaki egokiak hartzeko datuak izango ditu: adibidez, inkubagailuko tenperatura 36ºtik jeisten bada, Arduinok errele baten bitartez bero-erresistentzi bat piztuko du tenperatura igotzeko.
Material guzti hau leku askotatik eros daiteke, eta guk konektatzeko erraza delako, Seeed Studio enpresako Grove sistemako materiala erosi degu:

  • Grove shield: Grove sistemako osagaiak Arduinori konekta ahal izateko.
  • LCD pantaila: tenperatuta, hezetasuna eta beste abisuak pantailaratzeko.
  • Tenperatura eta hezetasun sentsorea: inkubagailu barruko baldintzak irakurtzeko.
  • Ur sentsorea: inkubagailu barruan jarriko dugun ur ontziko (hezetasuna lortzeko) ura noiz bukatzen den jakiteko.
  • Errelea: bero-erresistentzia (220V) martxan jarri edo gelditzeko.
  • Burrunbagailua: soinu abisuak emateko.
  • RTC erlojua: inkubatzeko 21 egunen kontua eraman ahal izateko.
  • Botoia: atzerako kontaketa martxan jartzeko (21 egun)
  • Servorako kablea: Servoa bageneukan baina Grove sistemari lotzeko kablea ez.
  • Grove kableak: 20 eta 50 zentimetrotakoak.
Honetaz gain Gurdi dendan (Anoeta) inkubagailuentzako erresistentzia erosi dugu.
Material guzti hauetaz aparte eskolan bagenituen:
  • Servoa: arrautzen erretilua mugitzeko: orduro irauliko ditugu
  • Haizagailua: ordenagailu zahar bati kendu diogu (12V).
  • Elikatze-iturria: ordenagailu zaharrari kendutakoa eta behar diren tentsioak lortzeko beharrezkoa (5V eta 12V)
  • Automatikoa: sor daitezken “ezbeharrak” ekiditzeko.
  • Inkubagailua argiztatzeko LED txuriak.

Argazkitan ikus dezakezue Seed-etik jasotako materiala.

Prozesua

Kutxaren diseinu eta muntaia //

Kutxaren diseinuarekin hasi aurretik zenbait galderari erantzun behar izan diogu:

  1. Zenbat arrautz jarriko ditugu? Erantzuna Lehen Hezkuntzako irakasleek eman ziguten: dozena batekin nahiko. Kontuan hartuta zaila dela arrautza guztiak aurrera ateratzea eta ez dugula oilotegi industriala martxan jarri nahi, dozena batekin nahikoa.
  2. Arrautzak, elektronika… dena espazio berean egon behar du? Ez, arrautzak gune bero eta hezean egon beharra dute baina elektronikarako baldintza horiek ez dira batere egokiak. Bi espazio bereizi ekoiztuko ditugu.
  3. Tamainak axola du? Bai, kaxak beroa eta hezetasuna gorde behar ditu; handia eginez gero beroak alde egiteko aukera gehiago ditu.
  4. Zein materiala aukeratuko degu kaxa egiteko? Guri lantzeko errezena egurra zaigu. Baina zein mota? Bere propietate mekanikoengatik OSBa aukeratu dugu. Arrautzak dauden espazioa barrutik material isolagarri batez estaliko dugu, beroa eta hezetasuna ez galtzeko. Aukeratu dugun material hau oholtzan azpian jartzen da eta barrutik poliexpana eramaten du eta kanpotik aluminio geruza fina bi aldetatik. Zati desberdinak elkartzeko aluminiozko zinta ere erosi degu.
  5. Txitek 21 egun behar dituzte arrautzetatik ernetzeko, baina gomendagarria da 3 egun falta direla iraultzeari utzi eta beste erretilu batean jartzea. Horregatik iraultze erretiluaren azpiak zulo txikidun erretilu bat izango da, eta honen azpian uran ontzia.
  6. Nola ikusiko degu arrautzen ernetzea? Inkubagailuak ate bat izango du, eta hontan plexiglas bikoitzeko leiho bat jarriko degu arrautzen parean eta honetaz gain bi led txuri ipiniko ditugu arrautzan argiztatzeko.

 

Elektronika //

Ordenagailu zahar bati kendutako elikatze-iturria erabili behar dugu inkubagailuak behar dituen tentsio desberdinak asetzeko:

  1. Arduino eta berari lotutako sentsore eta eragile guztiak 5V. Normalean ordenagailu bateko kable gorri guztiek tentsio hau eramaten dute.
  2. Haizagailua: hau ere ordenagailu zahar batetik birziklatua, 12V behar ditu eta elikatze-iturriko kable oriek eramaten dute. Zer esanik ez dago iturriko kable beltza neutroa dela.
  3. Bero erresistentziak 220V alternoa behar du eta hau noski, elikatze-iturriko sarreratik lapurtzen dugu.
Argazkian ikus dezakezue erresistentziaren (begidun torlojuekin lotu genuen) eta haizagailuaren kokapena.

Iraultze sistema //

Interneten leku askotan miatu ondoren arrautzak iraultzea mesedegarria dela ikusi dugu. Ernatze-tasa ikaragarri igotzen da arrautzak iraultzeko sistema bat ezarriz gero.
Guk servo batek eragindakoa sortu dugu. Servoak normalean mugimendu bortitzak izaten dute, baina arduinoko VarSpeedServo libreriari esker, abiadura kontrola dezakegu.

Eskerrak //

Alvaro Moya, Inge Arretxe,Mertxe J. Badiola, Jabi Luengo, ainhoa, monfero, ffabajo, Gartxot, Iru Aldeta, ZiTAL, Anne Albisu, Olivier, Garbi, Mariaje eta Goretti. Mila esker zuen ekarpenagatik! Aio!!!

Incubegg logoatx

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude