Remedios Varo zientzia eta mistikaren bitartean

Remedios Varo margozten

Nolabait gizakiok askotan pentsatzen dugu dena ulertzeko gai garela, eta Mikel Laboaren Izarren Hautsa abestia zioen bezala “gizakion lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea, naturarekin bat izan eta harremanetan sartzea…” eta horretan ematen dute askok bizia… bitartean ordea gauzak galtzen dira bidean… gure indarrak jartzen ditugun lekuak eraldatzeko gai gara, baina gure indarrak ez dauden lekuen kalterako. Borroka horretan oreka aurkitzea ez da erraza, eta bidean gure buruari egiten dizkiogun galderak asko dira.

Badago artista bat borroka edo bilaketa hori marrazten lan ederra egin zuena: Remedios Varo. Nik horrela ulertzen dut behintzat bere lana. Hasiera batean gehien erakarri ninduena bere artefaktu mekanikoak izan ziren, baina baita marrazten zituen kanalak, josten zituen sareak pertsonen bizitzen artean,… baina pixkanaka-pixkanaka irakurketa pertsonalagoa egin dut eta indarrak orekatzeko bilaketa horretan dabilela ulertzen dut gaur egun.

Baliogabeko zientzia edo alkimista

Sorkuntza eta alkimia

Lurraren gainazala brodatzen

Behar bada oporren atarian egoteak, eta bizitzari indar gehiago zuzentzeko beharrak eragin du sarrera hau :).

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude