Nire txipak, nire mundua

Iturria // argia

Esteka // https://www.argia.eus/argia-astekaria/2826/teknologia-2

Badirudi teknologien hegemoniaren lehiaketa zoroan, adimen artifizialak ekarriko duen errealitate berrian leku on bat izateko, dominatzeko leku on bat izateko, munduari forma emateko boterea izateko, txipak garrantzitsuak direla. Azken batean adimen artifiziala entrenaturiko erabaki-hartzaile bat da, eta entrenamendua txipetatik hasi daitekeela dirudi. Beraz, beharbada, jada erronka ez da txip txikiena egitea, beharbada orain txip argiena egitean dago lehia.

Horrek alerta sortu du orain arte gure bizitzetan hainbesteko boterea izan duten eduki plataformetan, eta hortaz arduraturik, enpresa teknologiko erraldoiek egun txipak ere konkistatu nahi dituzte, euren txip propioak sortuz. Hor erabakiko ote da etorkizunean gizarteak bideratzeko lekua?

Egun, gure gailuetan badugu zenbait autodefentsa digitalerako aukera, baina, noraino izango dugu aukera txipetatik konkistatuak izan diren gailuak moldatzeko?

Zelan erabiliko dituzte txipetan dauden adimen artifizialek gure inguruan dauden gailuetan dauden sentsoreak, bizi dugun mundua ulertu eta eragiteko? Zein mundu-ikuskera hedatuko da gure gizarteetan txipetan dauden adimen artifizialen bitartez?
Zorionez, adimen artifiziala erregulatzeko ardura bada gure gobernuetan, zoritxarrez bizitzen errealitateak kolonialismo digitalerako lur ondu bihurtzen gaituzte. Digitalizazioa, eta honi lotuta adimen artifiziala konplexutasuna kudeatzeko tresna boteretsu bilakatu den heinean, boterea kontzentratzeko arriskua dago ezagutza hori ez bada partekatzen, pertsonak lehengai bezala ulertzen baldin badira eta ez eragile bezala.

Bideratutako mundu honetan, auzia zera da: zelan lortu bide ezberdinak ibiltzeko zirrikituak sortzea zapalduen aldean zaudenean.

Irudia // Old book images + Canva AA //

Lizentzia // Domeinu publikoa

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude