Beste teknologia bat, beste politika bat

Iturria // argia

Esteka // https://www.argia.eus/argia-astekaria/2827/teknologia

 

Gizakion historiako eraldaketa nagusiak memoria kanporatzeko eta transmititzeko teknologiekin suertatu dira. Lengoaia eta bere espresio idatziaren teknologiaren garapenak gure gizarteen garapenerako funtsezkoak izan dira. Noizbait, gainera, gure gorputzaren memoria ere kanporatzen hasi ginen, makinen bitartez, gorputzentzat neketsuak diren lanak gainetik kentzeko.

Sortzea gizaki guztiok dugun ahalmena da. Sortzea, ordea, ez dago gizaki guztion eskura. Sortzeak eta sorkuntza gizarteratzeak kostu handia dute eta horren bueltan legeak eta merkatuak sortu dira, klase sortzaile eta banatzaile bat mantentzeko. Testu, musika, poesia, software, diseinu eta abarrek, ordea, natura askea dute, inork ezin du kontrolatu kalean entzundako abestia kantatuko ez duzunik, ikusi duzun diseinua errepikatzeko ahalmena izango ez duzunik.

Egun, sortzeko modu berriak garatzen gabiltza, gure herri, kultura eta aukeretan eragiteko botere handia dutenak. Eraldaketa hau ulertu ezinean, gehienok gertatuko denaren begirale hutsak gara. Egiteko modu hauek sorkuntza legeen baitan babesturik daude, konplexuak dira, ezin ditugu ikuskatu, eta ondorioz ezta errepikatu ere. Baina ikuskatu ezin dugun teknologia hau ulertzera itxaron behar dugu? Hain babestuta dagoen teknologia gure eskuetan izan arte geldirik egon behar dugu? Zaurgarri egingo ez gaituen beste teknologia bat sustatzeko aukerak aztertu behar direla uste dut, eta horretarako beste politika bat behar dugula.

Irudia // Old book images + Canva AA //https://www.oldbookillustrations.com/illustrations/colonel-stood-by/

Lizentiza // domeinu publikoa

hurrengoa

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude