Nire metadatuetatik, nigana

 

Metadatuak zure internet bidezko interakzioetan doana da, edukia izan ezik.

Gutun bat balitz bezala, barruan dagoena ez da ikusten, baina nork bidali du, nork jaso du, nora bidali den, nondik datorren jakin daiteke.

Metadatu adibide batzuk izan daitezke:

  • Zure e-mailen gai lerroa
  • Zenbat denbora eman duzun hitz egiten
  • Zein ordutan hitz egin duzun
  • Non zeunden argazki bat hartu zenuenean
  • Norekin txateatu duzun

Historikoki, metadatuek pribatutasunarekiko babes legalΒ txikiagoa izan dute komunkazio edukiekin parekatuta. Balioa kendu nahi izan diote euren garrantziari, arrazoia gobernuak eta enpresak gure jokabideak bideratzeko aukera dutela eurekin:

Adibidez,

  • Langabezian zaudela dakite lana bilatzen zaudelako interneten, eta arazo ekonomikoak dituzula metadatuak erabiltzen dituen aplikazio batekin zure bankuarekin harremanetan zaudelako.
    • Informazio honekin maileguak eskaintzen dituzten enpresak, badakite euren finantza produktuak zurekin arrakasta handiagoa izan dezaketela.

Metadatuak hobeto zainduko dituzten legeak eguneratu bitartean eta hauen erabileraren beharra txikitzeko teknologiak zabaldu bitartean (adibidez Tor), egin dezakegun gauzarik onena bidaltzen ditugun metadatuekiko arreta izatea da,Β  nork eskuratu dezakeen informazio hori eta zelan izan daiteke erabilia gure internet bidezko harremanetan zainduz.

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude