Mundua bitarteko: zein digitalizazio prozesu nahi dugu? (IV) Zer da hodeia?

Hodeiaren ideia gure buruetara askotan zeozer biguna dakar,ย  ukitu ezin dena, utikituezina dana urrun dagoelako, baina digitalizazioa gaur egun sustatzen duen hodeia edozer gauza da biguna barik.

Gure irudimenetik haratago dagoen makro infraestrukturak dira hodeia, lurra, itsasoa, eta espazioan sakabanatuta.

Espazioan zehar satelitez konektatzen dira, irudi honetan ESRI-k (Enviromental Systems Research Institute) munduan dauden satelite ezberdinen mapa interaktiboa ikusi dezakegu, https://maps.esri.com webgunean sartuz satelite motak hautatu ditzakezu.

https://maps.esri.com/rc/sat/index.html

SpaceX, Amazon bezalako enpresak euren satelite sareak sortzen ari dira satelite bidezko internet sortzeko. Esteka honetan ikus dezakezu noiz basatuko dira gaur egun SpaceX dituen 60 sateliteak zure koordenadetatik (guztira 12.000 satelite bota nahi dituzte): https://james.darpinian.com/satellites/?special=starlink

Itsasoan zehar kable bidez, ozeano guztiak zeharkatzen dituzte, munduko herriak data zentru handienetara konektatuz funtzionatzen dute gaur egun internet bideko %98ko komunikazioak.

https://www.submarinecablemap.com/

Kable bidez gure etxeetara heltzen da, eta baita antenetara, eta WIFIA (kable gabeko sarerako protokoloa)ย  kable ezberdinekin modem edo antenen bitartez konektatzen gaitu.

Bide luze horrek hodeietara konektatzen ditu gure etxeak, lanak eta mugikorrak.

https://www.google.com/about/datacenters/gallery/

Hodeiak, estruktura erraldoi hauek ordenagailuak dira, elkarrekin konputazio ahalmena gehitzen duten ordenagailuak, euren baitan gertatzen da interneten egiten dugun gauza asko gaur egun: ikasi, lagunekin eta familiakin hitz egin, lana,…

Hodeiak ez dira gehienetan partekatzen, enpresa erraldoi bakoitza bere hodeia du, bere kable, satelite eta ordenagailuetaz (serbitzariak) osatuta.

Beraz esan daiteke enpresa erraldoi bakoitza bere “Mundua sortzen duela” eta mundu horretan funtzionatzeko moduak. Modu hauek softwarea eta adimen artifizial mota ezberdinak direlarik.

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude