Mundua bitarteko: zein digitalizazio prozesu nahi dugu? (III) Digitalizazioa azken 60 urteetan

Digitalizazioa sustatzen duten teknologien garapenak aldaketa estrukturalak dabiltza sortzen maila guztietan: lanetan, negozio eredutan, hezkuntza eredutan, politika egiteko moduetan, haramanetan…. oso denbora gutxitan.

Errealitatean eragiteko gure ahalmena handitu dezagun errealitatea joango gara aztertzen pixkanaka.

Horretarako, digitalizazioa zer den ulertzea interesgarria da.

Digitalizazio bezala seinale fisikoak (uhinak, indarrak, mugimenduak,…) seinale elektroniko binarioak (0 1) sortzeko prozesua ezagutzen da. Eta 0 1 horietatik hasita digitalizazioa sustatzen duten teknologia guztiak garatzeko aukera: programazio lengoaiak, telekomunikazioetarako teknologiak, automatizaziorako teknologiak…

Iturria: https://en.wikibooks.org/wiki/A-level_Computing/AQA/Problem_Solving,_Programming,_Data_Representation_and_Practical_Exercise/Fundamentals_of_Data_Representation/Analogue_and_digital

Digitalizazioa ez da egun batetik bestera egin, eta oraindik garatzen ari dira digitalizazio eredu berriak sustatuko dituzten teknologiak

Irudi honetanΒ  azken 60 urteko teknologiak nabarmenenak eta atzetik egon diren enpresak ikusi ditzakegu:

Azken 14 urteetan gure kulturan eta jokabideetan eraldaketa handienak eragin dituzten teknologiak garatu izan dira.

Digitalizazio prozesua internet sortu zenetik 1990.etik gaur egunera 4 arotan / olatutan berezitu egin ohi da:

Lehenengo Olatua // 90. hamarkada // Artxiboak partekatzeko aukera // pertsonak edukietara heltzeko modua aldatu zuen.

Bigarren Olatua // 2007tik aurrera // komunikazio mugikorren teknologiak eta hodeiak // pertsonak edukietara edozein lekutik eta edozein momentutan heltzea baimendu zuen

Hirugarren Olatua // 2010tik aurrera // Gauzen Interneta // Mundu fisikoko seinaleak internet erabiltzen hasten dira // pertsonak urrunetik gauzak kontrolatzea eta eragitea baimentzen du.

Laugarren Olatua// Azken urte hauetakoa // Adimen artifiziala eta robotika // Ezagutza sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna handitzen da, baita makina eta gizakien arteko harremanak sustatzeko gaitasuna.

Azken aldaketa honekΒ  oraindik susmatu ere ezin ditugu eraginak izango ditu gure gizartean, eta horrekin batera kulturan eta mundua ulertzeko dugun moduan…

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude