Durangoko Azokan Blender lantegia

blender errenderizazioa

Aurten pandemia dela eta Durangoko Azokan ere gauzak modu ezberdinean planteatu dituzte. Urtero urtero Ikaslearen egun egin ohi dute azokako lehen egunean, eta ohitura hori ez zutenez galdu nahi zenbait lantegi prestatu dituzte azokan parte hartzen duten guneek. Kabia Digitala, Durango azokan teknologiaz eta digitalizazioaren inguruan jarduten duen gunea da, eta euren proposamenta gazteentzat Blender lantegi bat egitea izan da.

Blender, bideo-jokoak, fabrikazio digitala, diseinua, animazioak, efektu bereziak … asko dira 3Darekin sortzeko aukera mugagabeak eskeintzen ditu.

Zergatik Blender?

Blender oso malgua da eta diziplina anitzerako balio du: bideoen sorkuntza, filmen efektu espezialak, 3Dn diseinatu eta sortu, objektuen diseinua, arkitektura,…

Β Gainera software librea izanik, denborarekin euskaratzeko aukera gehiago izango ditu.

Garatzaile gazte bat: Janire Iparraguirre Delgado

Janire Iparraguirre Delgado, 1993an Gasteizen jaioa. EHUan Arte Ederretan graduatua da. Bere arte ikasketak 3D proiektu eta bideo-jokoetara zuzentzea erabaki zuen, horretarako ingurugiro interaktiboetan, 3D animazioan eta bideo-jokoetan Goi Gradua egin zuen Tartanga LH institutuan.

Pentagonal Estudioan lan egin du eta PlayStation 4rako pentsaturiko SYZYGY jokoaren garapenean parte hartzen dabil gaur egun.

Lantegia egiteko behar teknikoak:

  • Ordenagailua (Linux, Windows, Macos sistema eragileak izan daitezke)
  • Arratoia (irakasleak erabili ohi du, baina pad-a ere erabili dezakezu)
  • Blender 2.9Β  instalatu: https://www.blender.org/download/

Lantegia webera igo dugu erraz ikusgai izan dezazun. 4 bideo tutoriak txikik osatzen dute eta Jaione Iparraguirre bideo joku garatzaileak garatu ditu.

Lantegiak atalean aurkituko duzu Blender lantegia: https://haritulab.eus/lantegiak/

 

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude