Nire datuak, nire esku: Sortzen ditudan datuak murriztu eta aztarna jarraitzaileak ekiditu
Gero eta gutxiago…. gero eta hobeto! Sortzen ez diren datuak ezin dira bildu, aztertu, gorde edo saldu
Zenbait aholku //
- Datuen ekoizpena murriztu
- Ez dituzu bete behar galdetegi baten datu guztiak.
- Zure aztarna digitala murriztu
- Zure mugikorrean agertzen den izena aldatu
- Mugikorrean erabiltzen ez dituzun aplikazioak ezabatu, askok datuak eta baliabideak xurgatzen baitabiltza.
- Interneten dituzun argazkiak ezabatu
- E-mail eta mezu zaharrak ezabatu.
- Webguneetako cookieak zure interneteko jarduera jarraitzen duten aztarnariak dira. Nabigatzailean cookieak konfiguratu ditzakezu hauen gainean neurriak hartzeko.
- Aplikazioen baimenak mugatu jarraitzen zaituzten aztarnariak ekiditeko:
- pentsatu ezazu dituzun aplikazioetatik ondo funtzionatzeko zeintzuk behar dutenΒ zure kokapena jakitea, zure kontaktuetara sarrera, zure kamerara sarrera, zure mikrofonora sarrera…. Eta, behar ez duteneiΒ konfigurazioa aldatu iezaiezu.
Zenbait baliabide //
- PrivacyBadger nabigatzailearentzat plugin bat da, zeina automatikoki internet bidez jarraitzen zaituen publizitatea blokeatzen du, eta zure nabigatzailean publizitate eduki gehiago kargatzea eragozten du.
- F-Droid,Β Google play antzeko baliabidea da, baina software librean garaturiko aplikazioak ditu bakarrik. Gainera hauek instalatu aurretik abisatzen zaitu zure datuekiko aplikazio zehatz batek dituen jokabideen inguruan.
Erantzun bat utzi