Zer da pribatutasuna?
Pribatutasuna giza eskubide bat da, beste pertsona edo erakundeek gure bizitzan eragiteko mugak jartzen dituena.
Pribatutasuna kudeatzen baldin badakizu muga horiek zabaldu ahal izango diezu fidatzen zaren pertsona eta erakundeei eta itxi fidagarriak suertatzen ez zaizkizun pertsona eta erakundeei.
Pribatutasuna gobernu eta korporazio askoren interes eta negozio ereduentzako oztopoa izan da. Pribatutasuna botere kontu bat delako.
Baina gure bizitza eta harremanen digitalizazioak aukera berri bat ekarri dietela dirudi, azken 10 urteetan pribatutasuna, eta honekiko pertzepzioa baita galtzen ari baitgara.
Arrazoia:
- Korporazio handien hodeiak (teknologia infraestruktura gure hezkuntza sistemak erabiltzen dituztenak eta gure eskutan ez daudenak) gure ikaslekuak bihurtu dira, gainera euren gailuak etxean sartzen ditugu.
- Gure lagunekin kontaktuan egoteko aplikazio ezberdinak erabiltzen ditugu eta gure kokapenera, kamerara, mikrora,… sarrera ematen diegu aplikazioei.
- …
Esparru digitalean gure datuen gaineko kontrola (gure boterea) berreskuratzeko aukera badago ordea, horretarako zenbait pausu eman behar direlarik, batzuk hauek lirateke:
- Sortzen ditugun datuak murriztu
- Sortzen ditugun datuak jarraituak izan daitezen aukerak txikitu
- Zelan perfilatzen gaituzten ulertu
Erantzun bat utzi