BaleaFunk, musika euskaraz lizentzia libreekin

baleafunk

Hemen esteka // https://baleafunk.eus

Baleafunk.eus lizentzia libreak erabiltzen dituzten musikari eta podcast egile euskaldunen komunitatearentzat iametzak sortutako Funkwhale instantzia bat da.

Funkwhale audioak entzun eta partekatzeko sare libre eta deszentralizatua da. Fedibertsoaren parte da.

Arauak

  • Komunitate hau euskaraz bizi da. Edukiek nagusiki euskarazkoak izan behar dute.
  • Edukiek lizentzia libreak izan behar dituzte.
  • Eduki mota hauek esplizituki debekatuta daude eta, erabiltzailea jakianarazi gabe, zerbitzu honetara sarbidea ukatzea ekarriko dute:
    • Arrazakeria edo arrazakeriaren defentsa.
    • Sexismoa edo sexismoaren defentsa.
    • Xenofobia edo xenofobiaren defentsa.
    • Genero diskiminazioa (TERF jarrerak barne) edo sexu-orientazioaren araberako diskriminazioa, edo haien defentsa.
    • Holokaustoaren ukazioa edo Nazien sinbologia
    • Ideologia nazionalsozialista bultzatzea
    • Legez kanpoko edukiak.

Erabilera baldintzak eta pribatutasun politika

Erabiltzaileak dira Baleafunken argitaratutako edukien arduradunak.

Baleafunk erabiltzeko aurreko ataleko arauak errespetatu behar dira. Arauen urraketaren bat ikusiz gero instantziaren arduradunei jakinarazi mesedez.

Erabiltzaile batek zure egiletzako edukiren bat Funkwhalen baimenik gabe argitaratu badu, jarri instantziako administratzailearekin harremanetan.

Baleafunk zerbitzuaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren datuak bilduko dira soilik. Datu horiei ez zaie inolaz ere bestelako erabilerarik emango eta ez dira sekula hirugarrengoekin partekatuko.

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude