Mundua bitarteko: zein digitalizazio prozesu nahi dugu?(I). Erraza dirudien mundu konplexu batean bizi gara.
Paulo Freire pedagogo Brasildarraren hitzetan, hezkuntzaren helburu nagusia gizakion gaitasunak eta potentzialak garatzea da, bizitzan izan behar duen rolaren kontzientzia izan dezaten, eta behar izatekotan, bere ingura zelan bihurtu jakin dezaten.
Horretarako, zioen Paulok, beharrezkoa dela kontzientzia kritikoa eta bizi dugun munduaren errealitatearen analisia egiteko gaitasuna izatea.
Aspaldi lankide batek honakoa esan zidan βerraza dirudien mundu konplexu batean bizi garaβ
Zelan egin errealitatearen analisia, errealitatea ez bada gardena, ezin badugu ondo ulertu mundua zelan funtzionatzen duen?
Hezkuntzan askotan gaitasun digitalaz hitz egiten da, hau da esparru digitalean erabiltzaile izateko gaitasunaz. Baina horrek ez digu ematen esparru digitalak gure bizitzatan duen eragiteko ahalmenaren ideia. Horrek balio digu digitalizatzen ari den mundu batean zelan batu jakiteko, ez mundu horretan zelan eragin jakiteko. Edota gutxienez, mundu horrek gure bizitzaren baitan izan ditzakeen eta desiratzen ez ditugun inpaktuak murrizteko.
Beraz, errealitatea ulertzeko natura ezagutu behar dugun bezala, gizakion gizartearen funtzionamendua garai ezberdinetan botere harremanen ideia bat ematen digun bezala, gure gorputzaren zaintzea eta erlazio osasuntsuak gure bizi kalitaterako onurak direla jakitea bezala,… digitalizazioa sustatzen duten teknologiek gure baitan izan dezaketen onurak eta kalteak ezagutu behar ditugu, eta horretarako euren baitan dauden botere harremanak eta bilatzen dituzten helburuak ulertzea interesgarria litzateke.
Gizakiok zenbait muga ditugu, ezin da dena jakin, zoratuko ginateke… baina erraztasunez mozorroturiko mundu konplexu honetan zenbait erabaki hartzeko, boterea izateko, gure erabakietan gero eta eragin ahalmen gehiago duen esparru digitala hobeto ulertu beharko genuke.
Gazteon kasuan gure bizitza erdia zenbait plataformatan eman dugu. Zenbait post idatziko ditut digitalizazioa sustatzen duten infraestrukturen eta teknologien gainean hausnarketa batzuk partekatzeko, espero dut gustuko izatea :).
Erantzun bat utzi