Datuen subiranotasuana #EuskaraBildua
2020. urteko urriak 29an EuskaraBildua topaketan datuak eta euren subiranotasunaren inguruan igaro zen saioa:
Teknologia digitalek menperatzen duten munduan, non itxuraz dena den garden eta demokratikoa, askotan ez dugu atzean ezkutatzen den logika ikusten. Geroz eta gehiago erabiltzen ditugun gailuen atzean dauden erraldoi teknologikoen gehiegikeriek pribatutasuna bezalako oinarrizko eskubide zibilak birformulatzera eraman gaitu.
2020ak eman duen azken mendeko mundu mailako gertakaririk garrantzitsuenetakoaren aurrean, gogoeta eta eztabaida egitea beharrezkoa dela uste dugu. Covid 19aren pandemiak muturrera eraman du teknologiaren eta pribatutasunaren arteko arazoa. Herritarron datuen arabera antolatu diren politika publiko berriek aurretik zegoen uste bat baieztatu dute: herritarrok ez dugu gure datuen gaineko kontrolik, eta hori gu kontrolatzeko erabil daiteke.
Egungo egoera abiapuntutzat hartuta, aurtengo Euskarabildua jardunaldiak bi gai uztartuko ditu: pandemiak eragindako egoera eta horren aurrean teknologia burujabetzak egin ditzakeen ekarpenak.
Han egon ginen, eta benetan partekatzea merezi duten hitzaldiak egon ziren, horregatik sarrera hau topaketaren bideoak partekatzera bideratu dugu.
Oso interesgarriak iruditu zitzaizkigun batez ere Gemma Galdon-en parte hartzea, anlalista den aldetik, jakintza sakona du datuen erabilerak gure etorkizuneko gizarteetan izan dezakeen eraginaren inguruan:
Bestalde Margarita Padillak, alternatibak nola eraiki pentsatzeari ez dio usten, eta beti interesgarria suertatzen zaigu:
Bideo guztiak ikusi nahi badituzu bertan aurkitu ditzakezu: https://www.euskarabildua.eus/euskara/multimedia/10/bideoak
Uxue del Riok irudi honetan jaso zuen gertatu zana:
Erantzun bat utzi