Zer da Haritu Lab?

haritu

harituΒ  laborategia (haritulab) 2019. urtean sortu zen prototipo bezala EDE Fundazioan parte den Suspergintza elkartea eta Azkuna Zentroa – AlhΓ³ndiga Bilbao elkarlan baten ondoren.

Esperientzia honen ondoren EDE Fundazioaren Suspergintza elkarteak lan ildotzat hartu du digitalizazioaren eta gizartearen inguruan ezagutzan sakontzea eta honen baitan proiektuak lantzeko. Azken helburua izanik bizitza kontutan hartzen duten digitalizazio prozesuak sustatzea.

Horregatik harituk forma ezberdinak hartzen ditu gaur egun:

  • Teknologia eta digitalizazio prozesuek gizartean duten eragina ulertzeko ikerketa.
  • Gazteentzako teknologia eta digitalizazioaren inguruan edukiak eta jarduerak sortzea. Non STEAM metodologiaren baitan zenbait aukera aurkitzen ditugun.
  • Digitalizazio prozesutan parte hartzen duten indarrak eta egiteko moduak eragin ditzaketen ondorioen inguruan kolektibo ezberdinekin lan egitea: bortizkeria estrukturala, ezagutza eta kultur arrakala,..

haritulab.eus gazteentzako eta euskaraz hezkuntza digital kritikoa sustatzeko sortu dugun proiektu bat da :), proiektu honekin, uste dugu asko ikasteko eta egiteko ibilbidea hasi berri dugula :).

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude