Erabiltzen ditugun tresnek moldatzen gaituzte

Iturria // Argia

Esteka // https://www.argia.eus/argia-astekaria/2764/teknologia

Sortzeko aukera bizitzako eremu askorekin lotuta dago. Sortzeko baliabide askorik ez da behar. Makila batzuekin lurrean marraztu dezakezu, zarata egin basoan, etxola bat eraiki… baina sortu dugun munduak onurak eta mugak ditu. Sortzeko ditugun moduek moldatu dituzte muga horiek. Egun dugun munduan, pertsona gehienok gure bizitzen zati handi bat herri eta hirietako pisu txikietan ematen dugu. Etxe txiki hauetan ezer fisikoa sortzeko txoko bat izatea ez da erraza. Zentzu horretan, oso ulergarria da ordenagailuak zer suposatu duen sorkuntza baliabide bezala pertsona askorentzat. Gainera, ordenagailuekin egindako sorkuntzek gure gorputza eta espazioari loturiko mugak gainditzen dituzte internet bidez lanak zabaltzeko eta elkarrekin sortzeko ematen dituen aukerei begira. Beharbada, gertu dugunaren gainean eragiteko aukera gutxi dagoen ideia zabaldu da gure baitan, eta sortzeko dimentsio digitala garatu dugu horren ordez. Jasangarritasuna ez dugu ahaztu behar, eta honetan ere eremu digitalak gauzak egiteko moduak aldatzeko aukerak dakartza berarekin. Oholtza digitala bakarra ez bada ere, merkatu handi baten promesara hurbiltzen dituzten oholtzetara gerturatzen dira sortzaile gehienak. Oholtza masibo hauetan arau berriak daude ordea, eta etekinak lortzeko alagorimoentzat lan egin behar da. Egoera honetan, ez da erraza ulertzea nor den nagusia, ezta norentzat egiten den lan ere. Plataform gisa ezagutzen ditugun oholtza hauetan arrakasta izateko ezagutzak joaten dira josten sortzaileak: zenbat segundo dituzun arreta lortzeko, zenbat denbora iraun behar duen lan batek, zein filtro diren onenak… Azken batean, erabiltzen ditugun tresnek moldatzen gaituzte.

Irudia // prehistoric bone tolls // egilea ez da ezagutzen

Lizentzia // domeinu publikoa // https://www.oldbookillustrations.com/illustrations/bone-tools/

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude