hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia
hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia
Mahaigaineko ordenagailuetan eta mugikorretan planetario bat simulatzeko programa da Stellarium. Software librean dago garatuta eta astronomian aditu eta zale askok erabiltzen duten espazioa behatzeko.
Eguzkiaren, Ilargiaren, planeten, konstelazioen eta izarren kokapena kalkula daiteke berarekin, eta, gainera, behatzailearen kokapena eta garaiaren arabera simulatzen du zerua, horrela eguzkia non egongo da x hilabetean jakin dezakezularik adibidez. Fenomeno astronomikoak ere simulatzen ditu, hala nola meteoro-euriak, ilargi- eta eguzki-eklipseak.
Euren web orrian astronomiaren inguruan informazio ugari duzu euskaraz.
Mugikorrean izatea oso dibertigarria da, lagunekin mendi tontor batera joan eta eta laser puntero batekin izarrak, planetak eta konstelazioak kokatzen ikasi. Txiki txiki sentitzen zara momentu horietan, baina gure planeta den gaza ederraz ere liluratuta.
Astronomian hasteko beste modu bat Euskal Herrian dauden komunitateetara hurbiltzailea da, oso dibertigarria da eta talde hauetan lagun artean ikasi egiten da. Adibidez…
// Durangoko Izarra Astronomia Elkartea // Zenbait teleskopio oso ederrak dituzte eta behaketak antolatzen dituztenean pazientzia handiarekin azalpenak eman eta teleskopioetatik behatzen laguntzen dute // https://twitter.com/izarraelkartea?lang=es
// Aranzadiko astronomia taldea // Benetan talde aktiboa eta alaia da, beti behaketaz disfrutatzeko proiektu eta gailu berriak irudikatzen dabiltza // Informazio oso interesgarria dute euren webgunean // https://www.aranzadi.eus/category/astronomia
Behar bada zure herrian ere talderen bat sortu da eta behatzera elkarrekin joateko aukera duzu, edota taldea sortzeko aukera!
Hemen duzu Stelarium deskargatzeko esteka:
zure kabuz ikasteko ikertu-n Iñigo Gebararen bideoak aurkituko dituzu.
3Dn diseinatzeko online baliabidea, kontutan hartu zure identitatea babestea eskolako kontua baduzu. Google-ekin lotzen baduzu, kontutan hartu Google zure jarduera hau ere zelatatzeko aukerak handitzen dituzula.
3Dn diseinatzeko online baliabidea, kontutan hartu zure identitatea babestea eskolako kontua baduzu. Google-ekin lotzen baduzu, kontutan hartu Google zure jarduera hau ere zelatatzeko aukerak handitzen dituzula.
pribatutasunagatik ardura eta nabigazio aktibo baterako aukera ugari
nabi
pribatutasunarekiko gainontzekoak baino ardura gehiago duen bilatzailea
1 GB dohain, zelataritzarik gabe, eta beharrezkoa eskainiz. Pribatutasuna + beharrezko kontsumoa soilik.
zelatariek zure nabigatzailea zelan ikusten duten jakiteko
internetetik zehar jarraitzen zaituztenak blokeatzen ditu
webguneekin zure komunikazioak enkriptatzen ditu, zure nabigatzailea seguruagoa bilakatuz.
testuak, irudiak, zenbakiak, aurkezpenak,… ofimatikarako behar duzun guztia
Xuxen nabigatzailean euskaraz idazten duzun heinean zuzenketak egiten ditu
testuak euskaratik beste hizkuntzetara eta alderantziz itzultzeko tresna
Portadako Irudia // WikimediaCommons // By AnsyahF – Own work using: Stellarium (software), GPL,
Erantzun bat utzi