deialdiak
Calendar of Ekitaldiak
A al.
A ar.
A az.
O og.
O ol.
L lr.
I ig.
5 ekitaldiak,
EGONALDIAK | ESTUDIOAK ETA BALIABIDEAK UZTEKO DEIALDIA
Uharte Zentroak arte garaikidea lantzen duten artistei, sortzaileei eta kultur eragileei estudioak eta baliabideak aldi baterako uzteko deialdi jarraitua eta irekia eskaintzen du.
LORALDIA SORMEN DIGITALERAKO BEKA DEIALDIA
Festibalean bertan estreinatzeko ekitaldi/produktu digital baten proiektu artistikoa bilatzen dugu.
Igartubeiti baserri museoko Ars Natura artisten egoitzarako deialdia
Igartubeiti baserri museoak Ars Natura erresidentzia artistikoa abiarazi du Barne Begiradak proiektuaren barruan. Proiektu horrek, berrikuntza sozialaren eta praktika artistiko garaikideen bidez, landa-ingurunean bizitzeko moduak aztertzea proposatzen du.
Eskoletako Urmaelen Sarea
Eskoletako Urmaelen Sarea eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea da. Bere helburu nagusia eskola horien arteko lotura sustatzea eta esperientziak partekatzeko aukera ematea da.
#CAFElhuyarSariak
Martxan da CAF-Elhuyar sariketaren edizio berria. Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu sariketak.