- ekitaldia hau amaitu da.
Igartubeiti baserri museoko Ars Natura artisten egoitzarako deialdia
2022-12-30 - 2023-01-30
interesatu dakizuke...
Erresidentzia artistikoa otsailaren 13tik martxoaren 19ra izango da, Zerain udalerrian
Igartubeiti baserri museoak Ars Natura erresidentzia artistikoa abiarazi du Barne Begiradak proiektuaren barruan. Proiektu horrek, berrikuntza sozialaren eta praktika artistiko garaikideen bidez, landa-ingurunean bizitzeko moduak aztertzea proposatzen du.
Erresidentzia Zerainen egingo da 2023ko otsailean eta martxoan. Egoitzaren iraupena otsailaren 13tik martxoaren 19ra bitartekoa izango da.
Ars Natura Igartubeiti Baserri Museoak sustatzen du, eta Next Generation funtsen bidez Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko hiri-eremuetatik kanpoko kultura eskaintza handitzeko eta dibertsifikatzeko laguntzen bidez finantzatzen da.
Aurkeztutako proiektuak lurraldean bizitzeko modu berrien inguruko hausnarketak planteatu beharko ditu, landako eta hiriko naturak kontzeptu-esparru gisa hartuta.
Nori zuzendua:
Erresidentzia Gipuzkoan bizi diren adin nagusiko sortzaileentzat eta/edo artista taldeei zuzendua dago.
Diziplina artistikoak:
Arte bisualak, ikus-entzunezkoak, instalazioa, Land Art, argazkilaritza, soinua, antropologia, ikerketa, eskultura, performancea eta artistaren eta lurraldearen arteko elkarrizketa, ingurunearen espezifikotasunaren eta testuinguruaren barruan eta paisaiaren eraldaketaren ideiarekin lotuta dagoen adierazpen artistiko edo lan-ildo guztiak biltzen dituzten proposamenak onartzen dira.
Eskaerak:ย
Eskaerek ikerketa eta ekoizpen oinarri bat izan beharko dute, artistaren, lurraldearen eta paisaiaren arteko elkarrizketari lotuta (kasu honetan, erresidentzia garatzen den ingurunea). Hori agerikoa izan beharko da kontzeptua, erabili beharreko materialak eta proiektuaren garapena hautatzerakoan.
Pertsona fisikoek argitaratu gabeko proposamen bakarra aurkeztu ahal izango dute, banaka edo taldeka.
Interesatuek euren zalantzak argitu ditzakete igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidearen bidez.
Parte hartzeko, eskatutako dokumentazioa bidali beharko da posta elektronikoz, 2023ko urtarrilaren 30eko 14:00ak baino lehen, igartubeiti@gipuzkoa.eus-en.
Balorazio Batzordearen azken erabakia 2023ko otsailaren 6tik aurrera jakinaraziko da.
Deialdiari buruzko informazio gehiago oinarrietan.
Erantzun bat utzi