- ekitaldia hau amaitu da.
#CAFElhuyarSariak
2023-01-10 - 2023-02-06
interesatu dakizuke...
Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin.ย
โBegiratu urruneraโ da 2023ko edizioaren leloa. Oraingo honetan, leloaren mezua Isaac Newtonen esaldi honi lotuta dago: โUrrunago ikusi badut, erraldoien sorbalda gainean eseri naizelako izan daโ. Hain zuzen ere, hori da ezagutza zientifikoaren muina: hutsetik sortzen duen jenioaren estereotipoa alde batera utzita, aurrekoek egindakoaren talaiatik aurrera begiratzen dute ikertzaileek, urrunera, aurkikuntza berriak egiteko. Eta horretara gonbidatu nahi ditu zientzialariak eta zientziazaleak aurtengo CAF-Elhuyar sariketak, lelo horren bidez kultura zientifikoa hedatzera, gaur egungo talaiatik abiatuta, eta urrunera begiratuz. Lanak kategoria hauetan aurkezteko aukera izango dute:ย
Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoria ditu: dibulgazio-artikulu orokorra eta doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikulua. Azpikategoria horien irabazleek 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko dituzte.
Zientzia-kazetaritza arloko lanak. Irabazleak 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta eskultura eskuratuko ditu.
Sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuen egileek 5.000 euroko dirulaguntza jasoko dute hura garatzeko, baita eskultura ere.
Horrez gain, NEIKER saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da, eta bateragarria da beste sariekin.
Lanak 2023ko otsailaren 6ra bitartean aurkez daitezke, helbide honetan: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus
Erantzun bat utzi