Digitalizazioaren bazterrak arakatzen: Hasierako hausnarketak
haritu proiektuak EDE Fundazioak bere baitan duen Suspergintza elkartean kokatuta dago. Harreman horrek bazterkeria egoeran dauden kolektiboetara hurbiltzera behartu gaitu.
Gizarte eremutik aspaldi salatu izan da arrakala digitalak duen eragin handiak bazterkeria egoeran dauden pertsonengan.
Azken hilabeteetan kolektibo ezberdinekin gabiltza lanean, eta sarrera honetan gure behaketak modu laburrean partekatu nahi ditugu:
- Gehien bat emakumeekin egin dugu lan % 99. Hiriburuetan zein herrietan kokatutakoak.
- Momentuz %99a Magreb aldekoa.
- Orain arte, denak izan dute mugikorra, 4G eta baita 5G teknologiakoak, 8 pixeletik gorako kamera eta 8 giga gorako memoriadunak, danak dute Android, danak erabiltzen dute hodeietan dauden zerbitzuak, mugikorra lokalki ia ez dute erabiltzen.
- Denak dute internetera sarrera, wifi bitartez bizi diren lekuetan.
- Eremu digitala zelan ulertzen dute:
- Familia eta lagunekin kontaktuan egoteko baliabide bezala
- Aisialdirako baliabide bezala (aurrekoarekin lotua ere)
- Informatuta egoteko bide bezala
Esanguratsua da bazterkerian dauden emakume hauek ez dutela eremu digitaletako salerosketa plataformak erabiltzen. Dirua ez dutelako noski. Baina interesgarria iruditu zait aipatzea.
Wifi bidez konektatuta egoteak, tokiarekiko nolabaiteko menpekotasuna sortzen duelaren susmoa.
Behaketa hauetatik ohartzen duguna eremu digitala harreman eta eduki kontsumo espazio bezala ulertzen dutela da. Bestalde eremu digitalari lotuta euren ardura handiena euren haurrak hor egiten dutenaren inguruan asko ez jakitearena da (ardura dutenak). Ardura hau Internetari lotutako harreman kutsakorren inguruan doala. Horri aurre egiteko teknologia gehiago behar dutelaren susmoa dute askok, hau da euren haurrak zelatatzen lagunduko dieten teknologiak.
Hau guztiarekin gure jardueran hiru ikuspen hauek lantzen gabiltza:
- Alde batetik eremu digitalean egiten duten erabileraz gain, euren eskubide digitalen inguruan hausnarketa bultzatzen saiatzen gara. Euren jokabideen datuak multinazional handien lehengai bihurtzeak zelan bueltan etor dakieke bai eurei zein euren seme alabei etorkizunean: lan aukeratan, hezkuntza aukeratan, kreditu aukeratan, … azken finean euren jokabideak bideratuz. Eta horretarako Gobernuek neurriak hartu arte gomendagarria gure aztarna digitalaren inguruan, besteak beste, lan egitea. Beraz ditugun aplikazioak, baimenak, eta abar aztertzen ditugu oso modu xumean.
- Bestetik, gizakion arteko arazoak ez dituela teknologiak konponduko ulertarazten. Eta gure seme alabekin teknologiak zentzuz erabiltzen ikasi behar dugula. Egiten dutena aplikazio ezberdinekin zelatatu beharrean, gailuak haurren erabilerarako egokitu behar ditugula. Hau da mugak jarri. Eta hau egiteko haurrentzako saioak konfiguratzen ditugu, aplikazioak aztertu, aplikazioei baimenak murriztu,… baita eurekin โpantailaโ denbora murrizteko estrategietan pentsatu eta โpantailaโ denbora zentzuz erabiltzeko hausnarketa bultzatu.
- Azkenik, interesgarria iruditu zaigu egunerokotasunean interesgarriak izan daitezkeen baliabideen inguruan apur bat ikastea: Osakidetzaren aplikazioa erabiltzetik, e-mail bat idaztera.
Noski pertsona bakoitza mundu bat da, eta askotan gu baino gehiago dakiten pertsonekin topo egiten dugu! Holakoetan klasean laguntzeko eskatu egiten diogu, aukera ederra hizkuntza aldetik :).
Beno horrela heltzen diogu guk โarrakala digitalaโ delakoari, pixkanaka pixkanaka eta pertsona bakoitzatik ikasten.
Erantzun bat utzi