CryptPad elkarlanerako baliabidea euskaratuta

Zeinen berri ona ekarri digu Alex Gabilondok bere blogean (ikusi sarrera), CryptPad euskaratu du. Guk asko erabiltzen dugun baliabidea da Cryptpad. Eta Google Drive-n azken berriak irakurrita (argiako albistea irakurri), interesgarriagoa suertatzen zaigun tresna bilakatu da orain.

CryptPad ofimatika baliabide guztiak eskaintzen ditu: testu editorea, kalkulu orria, aurkezpenak egiteko baliabidea,…

Interesgarria da baita ez duzula zertan izenik eman behar erabiltzen hasteko. Eta baita kontu bat sortu dezakezula 1GBeko hodeia erabiltzeko e-maila eman barik, beraz edozein ezizen erabili dezakezu.

Gizakiok ohitura animaliak gara, eta aldatzea asko kostatzen zaigu, baina CryptPadย  elkarlanerako sortu duen plataforma etikoa ez ezik oso erraz egiten da erabiltzeko.

Hemen testu bat editatzeko adibidea:

Frogatzeko esteka // https://cryptpad.fr/pad/#/2/pad/edit/oZ0aPk0NBLZQyxK+1UHL4g7s/

Berri ederrekin hasten dugu urtea!

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude