Anartist.org arakatzen

Eremu digitala hedapenerako bide nagusia bilakatu da. Baina bada zenbait sortzaile, hedapen bide bezala soilik ez duena ulertzen eremu digitala, sorkuntzan beran teknologia bat edo bestea erabiltzea kontu garrantzitsua da eurentzat. Hau da, sortzeko eta sorkuntza hedatzeko erabiltzenΒ  duten teknologian arreta jartzen dute. Zentzu horretan baliabide ugari dago sarean, baina interesgarria iruditu zaigu anartist.org plataformaren ideia.

Plataforma honek sortzaileentzako baliabideak bateratzen ditu. Bere garaian Processing edo Arduinok egin zutenaren eredua gogorarazten dit, sortzailean errotuta dago, eta baliabidea bera, teknologiak sortzailearentzat aukerak zabaltzean ditu teknologia neutrala ez den heinean, gizartean eta publikoetan eragiteko izan ditzakeen moduetan ere arreta ere jarrita.

Anartist proiektuaren helburuak honakoak dira:

  • Komunitate bat sortu, komertzialak ez diren tresnen inguruan
  • Kultur industriaren boterea deszentralizatu
  • Artisten arteko ikasketa, laguntza eta eztabaida tokiak baliatu
  • Gizartearen eraldaketarako kultura askea eta etikoa sortu

Besteak beste bertan:

Forum
Sortzaileen foroa
Mail
posta elektronikoa
Cloud

hodeia

Social
Sare sozialak
Video
Bideo gordailua
Pixelfed

Irudi gordailua

Audio

Soinu godailua

Blog
BlogenΒ  gordailua

Irudiak anartist.org webgunetik jasoak

Aurkitu ahal izango dituzu. Oraindik zenbait eremu garapenean baldin badaude ere.

Proiektu osoa Fedibertsoaren kontzeptuaren baitan garatu da. Baina, Zer da Fedibertsoa? Fedibertsoa burujabetasun teknologikoaren ideiari oso lotuta dagoen garapena da. Ideia nagusia edukia zerbitzari batean kontzentratu beharrean, komunitate batek sortzen dituen edukia euren zerbitzarietan izatea delarik, horrela softwarean garapenak eta ezagutzak partekatzen dira baina datuen eta edukien kudeaketa lokala izanik. Horrela erabiltzaileen komunitatearentzat kaltegarriak izan daitezkeen zenbait praktika eragotziz, baina aldi berean internet baliatzen duen hedapen aukerak baliatuz.

Irudia Wikimediatik jasoa Adam Aladdin (esteka)

Ezkerraldean Youtube bezalako sare zentralizatu bat, Google delarik jabea. Eskuman PeerTube sareen sarea deszentralizatua. Zerbitzari independenteen inguruan sortzen direlarik erabiltzaile komunitateak.

Honako bideoan Durango Azokako @Kabian Marko Txopiteak eta Porruk egindako aurkezpenean bikain azaltzen dute:

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude