Algoritmiaren kutxa beltzak, kasu bat: Txertoa medikuei ez jartzea erabaki zuen algoritmoa

Standforren nork egin zuen txertoaren zerrenda COVID19ko 1400 lehen lerroko mediku egoilearretatik bakarrik zazpik txertoa jasotzeko?

Hau pasadan astean abenduak 18an gertatu zen, eta oraindik garapena asko eta auditoria (gainean egotea) asko behar duen teknologia batekin zerikusia du: Agoritmia.

Algoritmoak politikoki erakargarriak ez diren erabakiak hartzeko kutxa beltzaren ideia dakarte: “ez dekot ezer zure kontra, algoritmoa izan da erabakia hartu duena, eta hori adituak egin dute…” askotan konplexuak, eta publikoak ez izateaΒ  da algoritmoen arazoetariko bat.

https://en.wikipedia.org/wiki/Black_box#/media/File:Blackbox3D-withGraphs.png

Algortimo hau ordea (Standoforreko mediku egoiliarrena) publikatu zen, eta zenbait adituk aztertu ahal izan zuten, arazoa non zegoen jakiteko.

Diapositiba honetan ikusten denez, automatikoki ikasten duen algoritmoa baino, arau batzuk jarraitzeko prozesua izan zen kasu hau, hiru kategoria hartzen zituen prozesu honek kontutan erabakiak hartzerako orduan:

  • Langileen adina
  • Lanaren ezaugarriak
  • Kaliforniako Osasun Publikoko Sailaren jarraibideak

Kategoria bakoitzeko langileek puntu kopuru jakin bat jasotzen zuten,Β  puntuazio altuena 3,48 izan zitekeelarik.

Arazo nagusia hau izan zen: Adinak linealki handitzen zuela txertoa jartzearen aukera, lehentasuna 65 urte baino nagusiagoak diren pertsonei eta 25 urte baino txikiagoak diren pertsonei emanez. Mediku egoiliar gehienak 25 – 65 tartean egonda, normala da algoritmo honek ondo ez funtzionatzeak.

Algoritmoak garrantzitsua eta jaso ez zuen informazioa gaixotasunera esposizioa izan zen. Hau da, algoritmoak ez zuen bereizten gaixoetatik urrun lan egiten zutenak eta gaixoekin zeudenak.

Algoritmoak diseinatzerako orduan, bi klabe:

  1. Ahots ezberdinak biltzea, ikuspuntu ezberdinak. Kasu honetanΒ  adibidez medikuak egon behar izan zuten algoritmoaren diseinuaren taldean.
  2. Algoritmoak publikoak egitea eta hauek ikuskatzeko aukera eskaintzea. Horrela pertsonak euren funtzionamenduaren inguruan eztabaidatu ahal izateko,

Digitalizazioarekin sortzen ari garen mundu honetan algoritmoak gure bizitzetan gero eta pisu gehiago izango dute. Eta euren inguruan eragina izateko bidea behar ditugu.

Zorionez protesten ostean, Standfordek barkamena eskatu zuen bere txertoaren banaketa plana berrikusiko zuela esanez.

iturria: https://www.technologyreview.com/2020/12/21/1015303/stanford-vaccine-algorithm/

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude