haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Nola funtzionatzen du sare sozialetan sustatutako marketina?

Denbora librea disfrutatzeko, eta ezagutzak gureganatzeko moduak askorentzat aldatu dira edukietara sarrera mugagabea dugunetik. Harremanak izateko moduak, edukiak bitarteko, berritzen doaz egunetik egunera. Orain dela zenbait urte “Sare Sozial” bezala ezagutu genuena eta giza harremanak ahalbidetzeko modua bezala ulertzen genuena, gaur egun,  gehien bat, harreman horiek helburu jakin batzuetara bideratzeko erabiltzen diren plataformak dira. Plaza baino, katalogoa bihurtu direlarik sare sozialak. Euren baitan dagoen kultura aldatu egin da guztiz.

Baina sistema hau, ez da eskenatoki bat bezain ulerterraza, horregatik artikulu honetan sare sozialen funtzionamenduan kokatuko gara, eremu hauetan pentsatzen dauden adituak (marketing, pskologia, enpresagintza, diseinu, …. ) pertsonak euren burutan dutena ulertu nahian. Zergatik? nolabait guk egiten dugun erabilera, ahalik eta kontzienteen egiteko, eta bestetik hausnartzen jarraitu dezagun alternatibak eraikitzearen inguruan (behar bada onena mugikorra etxean ustea eta kalera lagunekin irtetea delarik… sarearen modu itsaskorra eragozteko)

Beraz ikusi dezagun zeintzuk dira sare sozialetan negozioa egitea bilatzen duten marketing enpresen argudioak

1 Erabiltzaile asko

Saltzeko bezeroak behar dira, kale on batean denda jartzea bezala, marketing enpresak, kaletik doazen pertsonak bezala ikusten gaituzte. Eskaparatea jarraitzen ditugun pertsonak eta enpresak izanik.

Hauek dira, hileroko batezbesteko erabiltzaile aktiboak 2020an sare sozialetan

Sare sozialak hileroko erabiltzaile aktiboa
Facebook 2.37 bilioi
Instagram > 1 bilioi
TikTok 800 miloi
Twitter 326 milioi
LinkedIn 303 milioi
Pinterest 300 miliio

Global state of digital 2020 // https://hootsuite.com/pages/digital-2020

2 Influenzerrak

Pertsonen kasuan Influenzerren merkatua sortu da, zeren eta pertsonak oraindik uste dugu, sare sozialak pertsonekin harremanak izateko lekuak direla…

Influenzerrak + plataformak + marketing enpresak artean hiru aldagai modu ezberdinetan nahasten dira arrakasta izateko: edukiak, dirua eta erabiltzaile kopurua.

https://medium.com/crobox/under-the-influence-the-power-of-social-media-influencers-5192571083c3

 

3 Algoritmoak

Egiten duzuna egiten duzula, plataformak euren arauak eta arrakasta izateko bideak dituzte. Hauek ez badituzu jarraitzen huts egingo duzu. Algoritmoen ezaugarri batzuk jakinak dira marketing adituentzako, baina beste batzuk kutxa beltzak dira eta plataforma eta marketing enpresen harreman ekonomikoen arabera funtzionatuko dute.

 

Jendartean betidanik izan dira kode arauak, ohikoa da, betidanik existitu dira “plataformak” edo medioak, baina gure gizartean eta hauetan ematen diren harreman moduetan hainbeste eragiteko, hain modu izkutuan, hain onartua,.. ez dugu ezagutu.

 

Algoritomoak eta plataforma sozialen kodeak gidatuko dituzte gure etorkizuneko gizarteak?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iturria: https://influencermarketinghub.com/influencer-marketing-benchmark-report-2020/

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude