Autodefentsa digitalera sarrera

Interneten erabiltzen ditugun plataforma eta eduki asko doan direlakoan pozik erabiltzen dugu. Baina internet atzean kostu handia suposatzen duten baliabide fisikoak (azpiegitura) eta pertsonak lanean daude. Hau dena sustatzeko negozio eredu (dirua lortzeko) modu asko asmatu dituzte interneten jarduten duten enpresek ordainketa baten truke zerbitzuak eskainiz.

Baina beste askokoren negozio ereduak ez daude hain argi, diruarekin behintzat ez dugu oraintzen. Badaude plataforma ezberdinak zeintzuk doaneko zerbitzuak eta aplikazioak erabiltzeko aukera ematen dituzten, baina zelan bihurtzen dute jarduera hori errentagarri?

Enpresa hauek negozioak egiteko modu berriak asmatu dituzte non adimen artifizialak eta telekomunikazio eta konputazio azpiegiturak kontzentratuz euren plataformetan gertatzen diren gure interakzioen datuak euren produkzio sistemen lehengai bihurtu dituzten.

Gure datuak diren lehengai hori gure jokabideen gainean: informazio, predikzio eta preskripzioak bihurtzen dituzte enpresak. Urtero milioiak mugitzen dituen negozioa eta gure bizitzatan eragin handia eta ez beti onuragarria duena.

Baina, berri on bat dugu! badago gure bizitzan algoritmo hauen eragina murrizteko zenbait esperientzia eta internet lasaitasunez erabiltzen jarraitzeko aukera :).

Zure interneten jardueran zehar izaten dituzun interakzioen datuak babesteko, eta zure izate digitalaren bilakaera zure eskutan izan dezazun zenbait pausu partekatu nahi ditugu zurekin.

10 artikulu idatzi genituen, gero bideoak egiteko ideia suertatu zen, azkenean monografiko txiki bat egin dugu 10 bideoekin. Ez dago informazio guztia, baina ideia bat eta hasierako pausuak emateko nahikoa :).

1 // Nire metadatuetatik nigana

Metadatuak zure internet bidezko interakzioetan doana da, edukia izan ezik.

10 // Nire bizitza nire esku: zer zabaltzen dut

Internet informazio itsaso bat da, baina batzuetan ez da erraza jakitea zer den egia eta zer gezurra, eta zer dago bitartean.
Algoritmoak perfilatzen gaituzte eta informazio horrekin gutako bakoitzarentzat mundu bat sortzen dute. Google-en bilaketa bat emaitza ezberdina du pertsona bakoitzarentzat.

2 // Zein digitalizazio prozesu nahi dugu?

Gure mundua eraldatzen doa digitalizazio prozesuarekin. Pertsona asko ez dakiela zelan jokatu.

3 // Zer da Pribatutasuna

Pribatutasuna giza eskubide bat da, beste pertsona edo erakundeek gure bizitzan eragiteko mugak jartzen dituena.

4 // Nire datuak, nire esku: Sortzen ditudan datuak murriztu eta aztarna jarraitzaileak ekiditu

Gero eta gutxiago…. gero eta hobeto! Sortzen ez diren datuak ezin dira bildu, aztertu, gorde edo saldu

5 // Nire datuak nire esku. Nire izaera digitalaren profila ulertu.

Nor zara Googleentzat? Googlen doako baliabideak erabiltzen dituzunean, zure jokabide datuak erabili ditzake zure izaera digitalaren inguruan profil bat sortzeko.

6 // Nire datuak nire esku. Izaera digitala banatu.

Offline gaudenean modu ezberdinetan jokatzen dugu kontestuaren arabera: lanean, eskolan, lagunekin tabernan,โ€ฆ

7 // Nire datuak nire esku: Segurtasuna indartu: Pasahitza

Denbora asko igarotzen dugu interneten gureak eta gureak ez diren gailuen bidez.
Horregatik segurtasuna bi mailatan egin behar dugu, Interneten erabiltzen ditugun zerbitzuetan, eta gure gailuetan, hauetan ere gordetzen baitugu informazioa.

8 // Nire datuak nire esku: Segurtasuna indartu: Gailuaren kontrola

Nork sartu daiteke zure gailura? nork ikusi zaitzake zure gailuan zaudenean? zurekiko jakin-mina daukatenei ez eman aukerarik.

9 // Nire bizitza nire esku: non jartzen dut arreta

Askotan pantailak gure arreta guztiz arrapatzen dute. Etxekolanak egiteko ordenagailua piztu eta bat batean konturatzen zara ordu bat daroazula sare sozial batean.

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude