Adimen baztertzailea

Iturria // Argia

Esteka // https://www.argia.eus/argia-astekaria/2818/teknologia

Adimen artifizialaz hitz egiten dugunean, β€œartifizial” adjektiboa lotuta, burura datorkigu gizakiokin eta gizatasunarekin zerikusia ez duen zerbait. Adimen artifiziala gizakiok sortu dugu, eta gizakion beldurrak, gogoak, ideiak… hartzen ditu bere baitan. Horrela, badirudi egun ditugun zenbait adimen artifizialek bazterkeriarako joera handia dutela. Eztabaida hau aspalditik dago gizartean, baina azken hilabeteetan berpiztu da. Arrazoia, datu biometrikoetan oinarritzen diren adimen artifizialen jokabidea.

Adimen artifizialak datuez elikatzen direla badakigu, eta datuetan emaitzak inplizituki joaten dira adierazita. Herri batean irakurtzen ez dakiten pertsona guztiak kale batean bizi baldin badira, adibidez, kale horretako curriculumak baztertzen ikasi dezake lan aukeraketa optimizatzera bideratuta dagoen adimen artifizial batek, ikasi egin baitu hor arrakastarako aukera gutxi dagoela. Hala, kale horretako pertsonek beti izango dituzte arazoak lana aurkitzeko, adimen artifizial hori inplementatuta dagoen sistema guztietan.

Datu biometrikoekin berdin gertatzen da. Datu biometriko bat azalaren kolorea da: munduko toki askotan, azal ilunekoa izatea da gizarte desabantailekin lotutako ezaugarri biometrikoa, eta gizarte egoera horretan bizitzan arazo gehiago ematen dira. Gender Shades proiektuko eragileek ikertu dutenez, azal iluneko pertsonei sare sozialetatik heltzen zaizkien edukiak maila sozio kultural baxuago bati loturiko edukiak dira.

Badirudi gizarteetako jokabideak mantentzeko eta eraldatzeko tresna eraginkorra dela adimen artifiziala, beti ere, bera inplementatuta duten sistemak erabiltzen baditugu. Gauza da, beharbada, kontziente izan barik zenbait sistemaren barne bagaudela.

Irudia // https://www.pexels.com/es-es/foto/lote-de-figuras-de-mano-humana-2049736/

Lizentzia // CC0

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude