SocorroBot: desagertutako pertsonak bilatzeko

Iturria // Argia

Esteka // https://www.argia.eus/argia-astekaria/2798/teknologia

Mexikon “desagertu zaitzakete”, horrela adierazi ohi dute lur haietan pertsona bat bahitzea. Bahiketak hain ohikoak dira herri horretan, ezen eremu digitalean aktibista den eragile talde batek TxatBot bat sortu duen herritarrek administrazioekin eta legeekin izan ditzaketen oztopoak gainditzea errazteko. Proiektu hau arrakalari loturiko adibide argia da, kasu honetan administrazioarekin eta legeekin harremanak izateko arrakalari lotua, ezagutzak pertsonengana helarazteko bidean sistemek sortzen dituzten arrakalei lotua. SocorroBotek iradokitzen dituen ibilbideak oinarritzen dira agintarien betebeharretan, dauden protokoloetan, adituen aholkuetan eta legeetan.

Proiektuaren garapena GitLab-en aurkitu daiteke. Badirudi TxatBot zerbitzu bat erabili dutela, mezularitza plataforma ugaritara integratu daitekeena. Whatsapparekin lotu dute, bai administrazioa eta lege sistema ulertzeko, bai mundu digitalean arrakala egoeran dauden pertsona gehienak eta beharbada horrelako proiektu baten erabiltzaile potentzialak pertsona xumeak direlako. Proiektu honen sustatzaileek diotenez, Mexikon pertsona xumeek Whatasapp darabilte gehien.

Proiektuaren sustatzaileak dira Técnicas Rudas, Codeando México eta 5º Elemento kolektiboak. Jakitun dira, nolabait, pribatutasunaren ikuspegitik zenbait hutsune dituela ekimenak, eta pribatutasun oharrean hala ohartarazten dituzte erabiltzaileak, azpimarratuz TxaBot zerbitzuak funtzionatzeko telefonoa eta IP zenbakia hartu behar dituela.

Gure herrian, ez dugu ikusi halakoak gizarte zibiletik sortzea, baina Mexikon, non gobernu ezberdinak egon diren desagertze askoren atzean, sistematik kanpoko bideak sortzera bultzatu ditu herritarrak. Burokrazia konplexu, zurrun eta ugarietan argi pixka bat emateko helburuz.

Irudia // Socorrobot

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude