Proposamena: Sarea harreman erotikoak izateko bidea izan daitekeenean

Antzekotasun handia dago hezkuntza digitalaren eta sexu hezkuntzaren artean: arriskuetatik eta beldurretatik abiatzea hain zuzen. Eta jakin, badakigu, horrek ez duela funtzionatzen; izan ere, miserietatik ezin da ezer positiborik eraiki. Oinarrizko ideiak landu behar ditugu, oinarrizko baloreak eta ez arazo bat suertatzen denean premiazkoa dena soilik landu.

Guzti honi, bizi izan dugun ezohiko egoerak jada geldiezina zen digitalizazio-prozesuaren bizkortzea gehitzen badiogu, harremanak kudeatzeko zailtasunak areagotu egin dira.

Itxialdian Sexting-a eta Zibersexua bezalako praktikak biderkatuko dira. Zeintzuk dira honen arrazoiak? Ba elkarbanatutako harreman erotikoak izateko geratu den aukera bakarrenetarikoa izatean gain, praktika hauetan ez daudela plano analogikoan egon daitezkeen arrisku tradizionalak (genital bidezko gaixotasunak eta planifikatu gabeko haurdunaldiak), elkartze fisikoaren ezintasunak desira handitzea ekartzen duela, ez dagoela genitalen errendimenduari zuzenki lotua, koitoa bigarren plano batera igarotzen baita eta β€œPanikoaren botoia” daukagula, hau da, deseroso bagaude edo beldurra sentitzen badugu elkarrizketa bertan behera erraz utz dezakegu.

Hala ere, esan bezala, praktika hauetan bestelako arriskuak daude eta hauek gutxitze aldera zenbait ideia bildu ditugu:

  • Argi eduki behar dugu, Sextinga eta zibersexua pertsona bat edo gehiagoren arteko ekintza pribatua izan beharko litzateela (gogoratu, sarean edozeinek egiten duguna ikusi dezakeela). Baimenik gabeko irudien bidalketa edo zabaltzea ez da sexting-a, hau delitua da.
  • Ez dugu egin behar nahi ez dugun ezer. Hasiera batean proposamenak harritzen bagaitu edo jokoz kanpo harrapatzen bagaitu eta momentuan zer esan ez badakigu, lasai egon. Azaldu nola sentitzen zaren eta egoera aztertzeko eta zure nahiarekin konektatzeko denbora hartu.
  • Gure nahiak adierazten ikasi. Horretarako ezinbestekoa da gure burua ondo ezagutzea eta onartzea. Maiz, besteek zer esango edo pentsatuko dutenaz beldur gara eta gure nahiak adierazteari uko egiten bukatzen dugu.
  • Irudiak bidali baino lehenago elkarrizketa bat izan: zer gertatuko da harremana apurtzen bada? Ze mediotik elkarbanatuko dugu materiala? Nola bermatuko dugu gure pribatasuna? Zein izango da materialaren erabilera? Behin ikusita ezabatuko dugu? Edo nonbaiten gordeko dugu?
  • Aurreko pausoak kontuan hartuta horrelako praktikaren bat egitea erabakitzen baduzu, gure burua ahalik eta gehien babes dezagun! Aurpegia estali eta indentifikagarriak izan daitezkeen elementuak (tatuajeak, orbanak, piercing-ak, etab.) izkutatu, argazkiaren atzealdea zaindu, argazkien EXIF-a ezabatu (horretarako programa bereziak daude) honek informazio asko eman bait dezake eta WIFI publikoak saihestu.
  • Bide seguruak aukeratu. Whatsapp eta Telegram aplikazioez gain, segurtasun maila altuagoak duten aplikazioak daude: Privates! eta Signal besteak beste.

Bukatzeko, oso ohikoa den egoera baten aurkezpenarekin hausnartzen jarraitzeko bideo hau uzten dizuegu.

 

GOZATU! DISFRUTATU! Betiere ere, errespetuz eta gure burua eta bestearen burua zainduz!

 

 

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude