Produktu iraunkorragoak eta konpongarriagoak lortzeko neurriak
“Halte Γ lβobsolescence” Frantziako elkarteak liburu zuri bat aurkeztu du Europar Batasunean produktuen iraunkortasun handiagoa lortzeko 20 neurriekin.
Lehen atalekoak // Gauzak zelan egiten diren aldatu: Diseinu iraunkorra
1. Ekodiseinurako araudia indartu eta zabaldu.
2. Softwareren zaharkitzapena (eguneraketak) mugatu, gailuak atzeratuta geratu ez daitezen.
3. Eraikuntzaren sektorean gaineko iraunkortasun baldintzak ezartzea
4. Kontratazio publiko proiektu iraunkorretara bideratzea (hemen Chromebook-a ez zan sartuko…)
5. Estatu kideei zaharkitze goiztiarra amaitzen laguntzea
6. Salatzen dutenak babestu eta kontsumitzaileen laguntza indartu.
7. Publizitate jardueraren arauetan konponketetarako eta iraunkortasunerako bideak ezarri.
8. Ingurunearekiko portaera kaltegarria sustatzen duen publizitatea debekatu.
9. Publizitatearen gainean zerga ekologikoa bultzatu.
Bigarren atalekoak // Modu kontzientean hautatu.
10. Konponketa eta iraunkortasun sistemak sortu
11. Ordezko piezen inguruan kontsumitzaileak informatu
12. Produktu ezberdinetan erabiltze neurgailua sartu
13. Legezko bermeen bidez ingurugiroa eta kontsumitzaileak babestu
14. Elektrogailuen partekatzea sustatu
15. Europako iraunkortasunaren eguna sortu
Hirugarren atalekoak // Konponketa eta berrerabilketa Europear guztientzako eskuragarri egin
16. BEZa jeistea baimendu konponketetan, berrerabilketan eta berriketan
17. Konponketa merketu berrerabilketa eta konponketarako fondoak sortuz.
18. Denon eskura ordezko piezak eta konponketarako informazioa jarri
19. Eskaera gaineko konponketa piezak sustatu.
20. Bigarren eskuko piezekin konponketak bultzatu.
Testu osoa webgune honetan dago: https://www.retema.es/noticia/20-medidas-para-lograr-productos-mas-duraderos-y-reparables-en-la-ue-8DDBO
Erantzun bat utzi