Pribatutasuna zaintzen // Mat2 metadatuak ezabatzeko baliabidea

Metadatuak datuak definitzeko balio duen informazioa da. Metadatu ezberdinak existitzen dira eta erabilpen ezberdinak dituzte.

Internetetik mugitzen diren datu gehienak metadatuekin (datu horiek ulertzen laguntzen duen informazioa) osatu daitezke. Informazio hori helburu ezberdinetarako erabili daitekeela. Orokorrean honako galderak erantzuten dituzte metadatuek:

  • Nork
  • Zer
  • Noiz
  • Non
  • Zergatik
  • Zelan

Argazki baten metadatuak izan daitezke:

  • GPS koordenatuak // non hartu zen argazkia jakiteko
  • Eguna eta ordua // non eta noiz hartu zen argazkia jakiteko
  • Kamara mota // zein kararekin hartu zen argazkia jakiteko
  • Obturadorearen konfigurazioa // argazkia hartzeko argiari lotua
  • Argazkia editatzeko softwarea zein izan da

Bideo honetan ideiatxo bat:

Metadatuak aztertzeko bilabide ezberdinak daude, hauekin webguneak eta dokumentuak aztertu daitezkeelarik:

Korporazio erraldoiak ordea ez dituzte hauek erabiltzen, badituzte euren teknologia eta bidea gure jokabideak aztertzeko metadatuen bidez. Eta interesgarria da noski gure burua zelan zaindu pentsatzeko alternatibak sortzea. Behar bada epe laburrean ez dugu askorik lortuko, baina seguru bidean asko ikasiko dugula.

Bide horretan, autodefentsa digitalerako tresnen sorkuntzan, Mat2 sortu zuen @jvoisin garatzaileak. Mat2 prototipo bat izanik. Dokumentu hauetan kentzen ditu metadatuak:

  • Irudiak
    • .png
    • .jpe
    • .jpeg
    • .jpg
    • .tif
    • .tiff
    • .bmp
  • Aplikazio ezberdinei lotuak
    • .pdf
    • .torrent
    • .xlsx
    • .docx
    • .pptx
    • .odt
    • .ode
    • .odi
    • .odp
    • .odg
    • .ods
    • .odf
  • Soinua
    • .mp2
    • .mp3
    • .mpga
    • .mpega
    • .m4a
    • .flac

Sarean zehar partekatu nahi badituzu, eta zure buruari buruzko informazioa izan ez dezaten bilatzen baduzu alternatiba interesgarria izan daiteke Mat2. Kontutan hartu prototipo bat dela, ez erabili gauza oso garrantzitsuetarako.

Ubuntu eta antzeko sistema eragilea duten ordenagailuetan instalatu daiteke komando honekin:

sudo apt install mat2

Informazio gehiago esteka honetan aurkituko duzu: https://github.com/jvoisin/mat2


Irudia // Oh grand mother // Arthur Rackham // Domeinu publikoa // https://www.oldbookillustrations.com/illustrations/o-grandmother/

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude