Datuen segurtasuna eta datuen pribatutasuna ez dira gauza bera
Askotan pribatutasuna eta segurtasunaren ideiak nahazten ditugu eremu digitalean. Eta gaizki ulertu honek gure bizitzetan eragin handia izan dezake.
Gure jarduerak eremu digitalean datuak sortzen ditu berez, datu piloa. Eremu digitalean argazkiak datuak dira, soinua datuak dira, tenperatura datua da, kokapena datua da, ….
Garrantzitsua dena hemen sortzen ditugun datuekiko zer nahi dugun hirugarrenekin partekatu argi izatea da. Kontzienteki paretkatu.
Pribatutasuna eskubide bat da, pertsona batek nahi ez duen praktika zelatatzile batengatik libre izateko eskubidea da.
Pribatutasuna askatasunaren oinarrietako bat da, pertsonak hausnarketarako, intimitaterako, hausnarketak gende gutxi batzuekin partekatzeko, bakardaderako,… askatasuna eskeintzen digu.
Askotan eskubide hau (datuen pribatutasuna), datuen segurtasunarekin bermatu daitekela uste dugu, baina ez du zertan.
Datuen segurtasunak ez du beti datuen pribatutasuna bermatzen.
Beraz enpresa batek oso segurtasun neurri handiak izan ditzake datuen segurtasunarekiko, baina behar bada hauen gainean egiten duen erabilera pertsonen pribatutasuna mehatsatzen du, pertsona kontziente izan barik.
Zelan ikusten duzu gaia? behar bada konplexuagoa da, pixkanaka pixkanaka gai hauek hobeto ulertzen gabiltza danok. Edozein iradokizunerako partekatu zure iritzia mastodon.eus -en dugun haritulab erabiltzailearekin eta joango gara hobetzen sarrera :).
Gazteen irudiaren egilea et lizentzia //
Indrajit Das
CC BY-SA 4.0, Link
Zelatatze kamararen egilea eta lizentzia //
EFF-Graphics
CC BY 3.0 us, Link
Disko gogorraren egilea eta lizentzia //
Stefan Bellini
CC0, Link
Erantzun bat utzi