Nire datuak nire esku: Segurtasuna indartu: Pasahitza

Denbora asko igarotzen dugu interneten gureak eta gureak ez diren gailuen bidez.

Horregatik segurtasuna bi mailatan egin behar dugu, Interneten erabiltzen ditugun zerbitzuetan, eta gure gailuetan, hauetan ere gordetzen baitugu informazioa.

Pasahitz seguruak eraiki

  • haveibeenpwned.com orrian zure e-mailari loturiko datuen inguruan segurtasun arrakaladaren bat sortu den jakin dezakezu.
  • Pasahitz seguru baten ezaugarriak:
    • Gero eta luzeago hobeto
    • Bakarra, plataforma bakoitzean ezberdin bat
    • Zure pasahitza ez dezala zurekin harremana izan
    • Patroi bat ez dezala jarraitu
    • Adibide bat: #N1r3p4s4h1tz4s3guru4d4 // #Nirepasahitzaseguruada karaktere alfanumerikoak, maiuskula minuskulak ditu eta ikurren bat.
  • Buruan ezin da dena gorde, koaderno bat edota pasahitz kudeatzaile bat erabili hauek gordetzeko (1pasword, KeePassXC)
  • Ahal bada ez partekatu zure datu pertsonalak dituzten plataforma edo gailuen pasahitzak

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude