haritu, hezkuntza digital kritikoa sustatzeko kultura eta teknologia laborategia da.

Aranzadi zientzia elkarteko astronomia taldeak hilero efemerideak publikatzen ditu

Astronomia gogoko badu ez galdu Aranzadi zientzia elkartearen webgunea. Bertan beste gauza batzuen artean behaketak egiteko gomendio piloa dituzte.

Esteka hau jarraitu dezakezu:

Guk datorren urteko urtarrilak 2021ekoak itsatsiko dizkizugu ideia bat hartu dezazun: http://www.aranzadi.eus/astronomia/enero-2021?lang=eu

 

(Ordu guztiak denbora unibertsalean eman dira. Ordu bat gehitu behar zaio ordutegi ofiziala kalkulatzeko)

Edozein polotan dagoen puntu batek lurreko ardatzaren inguruan biratzen duen abiadura: 0 Km/h

Ekuatorean dagoen puntu batek lurreko ardatzaren inguruan biratzen duen abiadura, gutxi gorabehera: 1.668 Km/h

Donostian dagoen puntu batek lurreko ardatzaren inguruan biratzen duen abiadura, gutxi gorabehera: 1.220 Km/h

 

BEHAKETA PROPOSAMENAK

Begi hutsez:

– Hilaren 2: 18:00etan, Perseoko Algol izarren distira minimoa, bere magnitude 3,3 ingurukoa izango da. Gainerako minimoak hilaren 6an, 14:00etan; 9an, 11:00etan; 12ean, 08:00etan; 15an, 05:00etan; 18an, 02:00etan; 20an, 23:00etan; 23ean, 19:00etan; 26ean, 16:00etan eta 29an, 13:00etan, izango dira.

– Hilaren 5, 15:00etan, Delta Cephei izar aldakorraren distira maximoa. Magnitudea 3,5 eta 4,4 artekoa izango da 5,366 egunean behin. Gainerako maximoak hilaren 10an, 23:00etan; 16an, 08:00etan; 21an, 17:00etan, eta 27an, 02:00etan, izango dira.

– Hilaren 7: 15:00etan, Zeifeidarraren  Eta Aquilae izar distira maximoa. Magnitudea 3,5etik 4,4ra artekoa izango da 7,177 egunean behin. Gainerako maximoak hilaren 14an, 19:00etan; 21an, 23:00etan, eta 29an,04:00etan izango dira.

– Hilaren hasieratik aurrera Esne-bidea ikusi ahal izango da, eki-hego-ekialdetik, mendebalde-ipar-mendebalde arte.

– Hilaren 1tik aurrera, hamabost egunez, gauaren hasieran Zodiakal argia ikusi ahal izango da zerumugaren hego-hego-ekialdean.

– Hilaren 11tik aurrera hamabost egunez, gauaren bukaeran Zodiakal argia ikusi ahal izango da zerumugaren hego-ekialdean.

Prismatikoekin edo teleskopioarekin:

– Hilaren 10ean, eguzkia sartu eta 50 minututara Jupiter eta Merkurio planetak begi hutsez ikusi ahal izango dira, mendebalde-hego-mendebaldean. Prismatikoekin edo teleskopioarekin Saturno ikusiko da, bere eskuinean.

ILARGIA URTARRILEAN(Orbital-abiadura Lurraren inguruan 1 km/s= 3600km/ordu)

Hilaren 1an: gutxieneko librazioa longitudean (I = -5,2º).

Hilaren 3an: 01:25ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Leoko Regulus izarrarekin, 4,5ºra.

Hilaren 4an, gutxieneko librazioa latitudean (b = -6,7º).

Hilaren 6an: 09:37ean, Ilbehera.

Hilaren 9an:15:37ean, perigeotik igaroko da, Lurrarekiko Distantzia txikienetik (367.387 km),igaroko da. Aurreko apogeoan baino 37.625 km gutxiago.

Hilaren 10an: 04:03ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Eskorpioiako Antares izarrarekin, 5,5ºra.

Hilaren 10an: 20:15ean, beheranzko nodotik igaroko da.

Hilaren 11an: 20:15ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Artizarrarekin, 1,5ºra

Hilaren 13an: 05:00ean Ilberria.

Hilaren 14an: 02:55ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Jupiterrekin, 3,3ºra.

Hilaren 14an: 09:28ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Merkurioarekin, 2,3ºra.

Hilaren 16an: gehieneko librazioa longitudean (l= -5,4º).

Hilaren 17an: gehieneko librazioa latitudean (b= 6,7º).

Hilaren 17an: 09:35ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Neptunorekin, 4,1ºra.

Hilaren 20an: 21:02ean, Ilgora.

Hilaren 21an: 08:36ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Uranorekin, 3,1ºra.

Hilaren 21an: 09:08ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Marterekin, 4,7ºra.

Hilaren 21an: 13:11ean, apogeotik igaroko da, Lurrarekiko Distantzia handienetik (404.360 km),igaroko da.. Aurreko perigeoan baino 36.673 km  gehiago.

Hilaren 23an: 08:05ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Tauruseko  Pleiadea izarrekin, 5,8ºra.

Hilaren 24an: 03:53ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Tauruseko  Aldebaran izarrarekin, 4,7ºra.

Hilaren 24an: 21:47ean, goranzko nodotik igaroko da.

Hilaren 27an: 15:03ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Geminiko Polux izarrarekin, 3,8ºra.

Hilaren 28an: gutxieneko librazioa longitudean (I = -5,3º).

Hilaren 28an: 19:16ean Ilbetea.

Hilaren 30an: 01:25ean, konjuntzio geozentrikoa egingo da Leoko Regulus izarrarekin, 4,4ºra.

 

PLANETAK URTARRILEAN (Lurraren abiadura orbitala: 107.280 km/h)

Merkurio (Hilaren 10etik ikusgai). Batez besteko abiadura orbitala 172.440 Km/h.

Hilaren 10etik, arratsaldearen amaieran, mendebalde-hego mendebaldeko ostertzean ikusi ahal izango da. Bere elongazioa 24ra arte luzatuko da. Hilaren 1an 19h 17m-ko igoera zuzena eta -24°23´-ko deklinazioa izango ditu; 31an, berriz, 21h 51m-ko igoera zuzena eta -11°04´-ko deklinazioa. Hilabetearen hasieran Sagitarion egongo da, gero Kaprikorniora pasatuz. Bere magnitudea -1,0tik 1,2ra jaitsiko da.

Artizarra (gauaren amaieran ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 126.000 Km/h

Hilaren 1an ekialde-hego-ekialdeko ostertzetik aterako da eguzkia baino ordu bat eta erdi lehenago eta 31an ordu erdi lehenago, horregatik bere behaketa gero eta zailagoa izango da, argi kutsaduratik libre eta ilun diren lekuetatik baino ez. Hilaren 1an 17h 17m-ko igoera zuzena eta -22º25’-ko deklinazioa izango ditu, eta hilaren 31an 20h 00m-ko igoera zuzena eta -21º11’-ko deklinazioa. Hilabetearen hasieran Ofiukon egongo da eta Sagitarion amaituko da.

Marte (gauaren hasieran ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 86.760 Km/h

Hilaren hasieran hego-hego-ekialde ostertzean ikusi ahal izango da, arratsaldearen amaieratik gauerdi ondoren ordu eta erdi arte. Baina distira gutxituz jarraituko denez, behatzeko aukerak murriztu egingo dira. Hilaren 1an 01h 39m-ko igoera zuzena eta 11º14’-ko deklinazioa  izango ditu eta hilaren 31an 02h 36m-ko igoera zuzena eta 16º34’-ko deklinazioa. Hilabetea Piscisen hasiko da, berehala Ariesera pasatzeko. Bere magnitudea  -0,3tik -0,4ra jetsiko da.

Jupiter (Hilaren 11 baino lehen bakarrik ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 47.160 Km/h

Hilaren 29ean konjuntzioan. Gauaren hasieran mendebal-hego-mendebaldeko ostertzean ikusi ahalko da, hilaren 11a arte. Hilaren 1an 20h 20m-ko igoera zuzena eta -20º05´-ko deklinazioa izango ditu. Hilabete osoan Kaprikornioan aurkituko da. Bere magnitudea -1,9 mantenduko da.

Saturno (Hilaren 5 baino lehen bakarrik ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 34.560 Km/h

Hilaren 24ean konjuntzioan. Zerumugatik hurbil egongo denez, hilaren hasieran behatzea ia ezinezkoa izango da, gerora ezinezkoa. Hilaren hasieran 20h 15m-ko igoera zuzena eta ­-20º14’-ko deklinazioa izango ditu. Hilabetea osoan Kaprikornioan pasako da. Bere magnitudeak 0,6an mantenduko da.

Urano (Gauaren lehen erdian ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 24.480 Km/h

Gauaren lehen erdian ikusi ahalko da hego-hego-mendebaldeko ostertzetik 55°tara. Atzeraeraginezko (erretrogradazioa) zikloa hilaren 14an bukatuko da, Ekliptikaren ekialderako bideari berrekinez. Koadraturan, Eguzkiaren ekialdean, 26an. Hilaren 1an 2h 17m-ko Igoera zuzena eta 13º16´-ko deklinazioa izango ditu. Hilabete osoa Ariesen egongo da. Bere magnitudea zertxobait jaitsiko da 5.7tik 5,8ra, argi-kutsadurarik gabeko leku ilunetatik begi hutsez hautemateko aukera murritzekin jarraituz.

Hilaren 20aean, 20:36etan Marteren ondoan, 1,6°tara, ikusiko da.

Neptuno (Gaueko lehen orduetan ikusgai). Batezbesteko abiadura orbitala 19.440 Km/h

Gauaren hasieran ikusi ahalko da hego-mendebaldeko ostertzetik gehienez 25°tara. Hilaren 1an 23h17m-ko igoera zuzena eta -5º48’-ko deklinazioa izango ditu. Akuarion jarraitzen du. Bere magnitudea zertxobait jetsiko da 7,9tik 8ra.

URTARILAREN BESTE EFEMERIDE BATZUK

– Hilaren 1ean, ostiralean: eguerdian hasiko da 2.459.216 zenbakia duen Juliano eguna(Jose Scaligerrena, aitaren omenez)

– Urtarrilaren 1ean, egunak 9 ordu eta 03 minutuko iraupena izango du, eta 31ean, 9 ordu eta 54 minutukoa. Hilaren 2a izango da egunsentia beranduen gertatuko dena; hala ere, abenduaren 27tik urtarrilaren 9ra minutu berean gertatuko da.

-Hilaren 2an, 13:50tan, Lurra Eguzkitik gertuen dagoen tokian egongo da, 2021 urteko hurbilena izanez; Perihelioa da eta hileko 1etik 5era alda daiteke.

– Hilaren 16an: Lurrak C/1931 P1 Ryves Kometak utzitako hauts lorratza zeharkatuko du, Delta Cancridas bezala ezagutzen diren izar iheskorrak sortuz.

– Hilaren 19an, 19:16tan, eguzkia itxuraz Kaprikornio konstelazioan sartuko da (299,9º).

– Hilaren 19an, astrologiaren arabera, eguzkia Akuario konstelazioan sartuko da (300º). Baina, “Zodiakoaren zeinuek”  dituzten mugak eta izen bera daramaten zodiakoko konstelaziokoak ez datoz bat

BIBLIOGRAFIA eta WEBGRAFIA

Efemérides Astronómicas del Real Instituto y Observatorio de la Armada en San Fernando urtekaria.

– Guillaume Cannat (2020) Le Guide du Ciel de juin 2020 à juin 2021

– Stellarium Astronomy Software.

http://www.fomento.gob.es/salidapuestasol/Donostia

https://tablademareas.com/es/guipuzcoa/san-sebastian

– https://www.heavens-above.com/main.aspx

 

 

 

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude