Nire bizitza nire esku: zer zabaltzen dut
Internet informazio itsaso bat da, baina batzuetan ez da erraza jakitea zer den egia eta zer gezurra, eta zer dago bitartean.
Algoritmoak perfilatzen gaituzte eta informazio horrekin gutako bakoitzarentzat mundu bat sortzen dute. Google-en bilaketa bat emaitza ezberdina du pertsona bakoitzarentzat.
Egora txarrera doaย guretzako sortutako mundu hori oso serioak ez diren berriekin garatzen denean, eta errealitatea nahasten eta korapilatzen duten informazioa helburua duten berriak jasotzen ditugunean.
Egoera honi buelta emateko, berriak sortzen dituzten pertsona eta erakundeen motibazioak ulertzen saiatu behar gara: Politikoak, ekonomikoak, informatzea, hezkuntzari loturikoak, denbora pasatzea… eta hauek behin ulertuta partekatzea merezi duen hausnartu.
Interesatzen zaizun gai baten inguruan informazio nahastua edota korapilatsua ikusten duzu hurrengo aldian, ezer iruzkindu, partekatu edo publikatu aurretik hartu ezazu denbora.
Erantzun bat utzi