Kultur jardueraren digitalizazioa, harremanak ulertzeko moduaren araberakoa izango da?
Nolabait gizakiak beti medioak/bideak eraiki izan ditu, hau da gauzak modu batean edo bestean egin behar direla uler dezagun eraikitzen diren espazioak, arkitektura, metodologiak, sistemak…
Medio/bide horiek, gure kulturan eragiteko ahalmena dute, hau da, bizitza, mundua eta harremanak ulertzeko moduetan eragina izan dezakete.
Atzo Durango Azokaren baitan Digitalizazio prozesua eta kultur jarduera topaketa izan zen, bertan hiru gonbidatu: Oier Etxeberria (Tabakalera), Amaia Ocerin (Komunikabideetan aditua) eta Sabin Bikandi (musikalari eta Aiko taldeko kidea).
Topaketaren hasiera hausnarketa honekin hasi zen, Diana Franco Egurenen eskutik: pandemiak segurtasun fisikoa dela medio, harremanen mugaketa ekarri du. Horrela, gizakiok munduaren inguruan dugun ideia mantendu ahal izateko, non pertsonak sustatzen dituzten harremanak: afektiboak, hezkuntzari lotuak, ekonomikoak, osasunari lotuak,… mantentzea beharrekoa ikusten zen. Digitalizazioa sustatzen duten teknologiak eta infraestrukturak erabili ditugu.
Harremanetarako medioa/bidea inoiz baino gehiago digitala da pandemia hasi zenetik.
Sabin Bikandik honegatik ez da izutzen, mediaren aldaketa ez delako ezer berria gizakion historioan:
Dantzaren kasuan, Aikok bide hau ezagutu du:
Dantza plazan izatetik –> oholtzara igaro zen –> eta orain eskola digitala sortu da
Aurrera egiteko egokitu behar dala dio Sabinek, nahiz eta eurak plataforma handietan euren edukia partekatu baino plataforma propioa sustatu duten. Ezagutza euren eskutan dagoelarik.
Baina nolabait eskenatoki digitalean konplexutasuna eta zenbait mediok (ezagutzen ditugun plataforma asko GAFAM akronimoaz) bazterkeria sustatzeko duten boterea inoiz baino handiagoa dela gogoratu digu Amaia Ocerinek.
Berak identifikatutako zenbait puntuetan hausnarketa zabaltzera ausartu gara:
- Ez dugu ulertzen plataforma horiek inoiz baino intrusiboagoak direla, eta gure bizitza publikoan ez ezik gure bizitza pribatuan eragiteko aukera dutela. Eta gure edukiarekin ez ez ezik gure jokabideekin etekinak sortzeko aukera dutela. Lehengaia eta produktua guk gara eurentzako. Hezkuntza digitala kritikoa behar da kultur eremuan ere.
- Hegemonikoak bihurtzen ari diren plataformetan sartzea euren algoritmoen zerbitzura gure jarduera jartzea da, nolabait kultura digitalizatzea baino, euren funtzionamendu kultura gureganatzen dugu. Irismena euren algoritmoak euren aldera jartzeko dirua ordaintzeko dutenek lortu ahal izango dutelarik. Medioa, algoritmoa da?
- Noraino homogeinizatuko gaituzte algoritmoek?
- Gorputzaren esperientzia, noraino mugatuko dugu?
Alasnek dio, ulertzeko hain konplexua den mundu honetan mugitzeko, sortzaileak laguntza barik ezin ditugula utzi. Eta bestelako harremanak eta medioak sustatu behar ditugula herri mailan. Arreta non jarri nahi dugun aztertu behar dela.
Oier Etxebarriak gai hauek ondo aztertu zituen alde batetik Amador Fernandez Savaterrekin batera egindako Arretaren inguruan ikerketan, non gure burmuinak medioen baitan izaten ditugun egiteko moduengatik fisikoki aldatu daitezkeela diote zenbait egilek.
Bestalde garai hauetan eta plataforma handien dinamikaren baitan zibernetikaren bigarren aro bat bizitzen ari garela dio, non etekinak planifikaziotik atera daitezkeen. Zentzu honetan, Pobreen Zibernetika exposaketa egin zuten Tabakaleran, exposaketa honen aldarrikapena, errekurtso pobreekin egin daitekeen zibernetika pentsatzen hasteko gonbita da. Nolabait, ez gara Google, Amazon, Facebook, Microsoft, Aple,… euskaldunak egiten pentsatzen ikusi behar. Dinamika berdina bikoizten ariko ginatekeelako. Pentsa dezagun ordea alternatibak zelan egin, lehenengo hausnarketa sakon eta partekatu batatatik hasiz.
Mahai ingurua ikusi nahi baduzue jada eskegita dago bideoa:
Erantzun bat utzi