Neurtzeko moduak

Iturria // Argia

Esteka // https://www.argia.eus/argia-astekaria/2816/teknologia

Askotan teknologia eta berrikuntza bat izango balira bezala ulertzen ditugu. Teknologiaren izaera hain da, baina, zaharra. Teknologiaren ahizpa nagusia ezagutza da. Zientzia praktikatzeko teknologiak sortzen ditugu, zientziaren praktikak ezagutza dakar, ezagutzak, teknologia ezberdinak sortzeko aukerak… eta horrela joaten gara bizi dugun mundua ulertzen eta bertan eragiten. Eragite horretan gizakion baitan ditugun pasioak nahasten dira, eta emaitza ezinbestean zenbaitentzat onuragarria da eta beste batzuentzat aldiz ez.

Dugun gizartean, berrikuntza neurtzeko inpaktu adierazleak erabiltzen ditugu. Hau da, eragiteko ahalmena neurtzen dugu. Eragite hori modu askotakoa izan daiteke. Nire ustez, eta asko sinplifikatzen ari naizela jakinda, badaude inpaktu adierazleekin neurtzen diren bi helburu handi: etekina eta gizarte eraldaketa. Bi adierazle hauek txanpon beraren alde ezberdinak direla iruditzen zait. Etekina lortzera bideratuta dauden jarduerek gizarteak eraldatzeko ahalmena dute. Eta gizartea eraldatzeko ahalmena duten jarduerek etekinak sortzeko ahalmena dute. Hori da, azken finean, berrikuntzaren ideia. Eta beharbada, teknologiak horretan duen papera dela-eta berritzaile direla ulertzen dugu.

Martxoaren 8aren bueltan, nire asteroko zutabea antzinako sorginei eskaini nahi diet. Sorkuntza ahalbidetze lanetan asmatu zituzten teknologia, zientzia eta ezagutzek banakako emakume askoren ongizatea ahalbidetu zutelako. Baina gure garaietako sorginei ere eskaini nahi diet, eta inpaktua neurtzeko hauek darabilten adierazle berritzaileari: berdintasuna.

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude