Laborategi eta hezkuntza digital kritikoaren inguruan jardungo gara

Espainiar estatu osoan zehar badago zenbait historia teknologiari loturiko komunitateen inguruan. HackLab-ak herri ezberdinetan garatu izan da, hauek kontrabotere espazio bezala ikusten dute euren buruak, eta teknologiaren gaineko ikuspegi eta ekintza politikoa sustatzen dute.Β  Bestalde badaude sorkuntza eta espresio artistikoei loturikoΒ  laborategiak museo eta kultur zentroen inguruan sortzen dira. Azken hamarkadan zientzia hiritarreren ideia ere entsaladara bildu da, hau da, bide digitalek ezagutza zabaltzeko eta elkarrekin partekatzeko aukera eta teknologia sortzeko aukerak lotuta, herritarrak kontutan hartzen dituen prozesu zientifikoak lantzearen ideia da. Horrela, ezagutzari eta botereari lotutako jarduera guzti hauetatik laborategi hiritarren ideia forma hartzen joan zen. Gaur ugari dira estatu mailan eta Donostiako Tabakaleran Hirikilabs izan genuen gaur MediaLab izena duena.

Ideia horrekin jaio zen haritu laborategia, baina pandemia gure fisikotasuna eragin, eta gaur pantaila baten atzean egiten dugu lan asko. Hala ere egun ditugun zenbait esperientzia eta proiektu txikien bidez pixkanaka pixkanaka gertutasuna berreskuratzen gabiltza.

Aurrekoak, eta oraingokoak kontatzeko martxoan Madrilen izango gara, udaleko langileekin gure esperientzia eta pentsamendua partekatzeko Ondulak diseinaturiko programa oso interesgarri batean.

Uste dut programa honek duen sentiberatasuna partekatzea interesgarria dela oso, duen begirada teknologiarekiko harremantzeko bide ezberdinak lantzeko proposamena den heinean.

1go modulua // naturaren zikoekin berriro konektatzen

  • Bertan InΓ©s Bebeak hezkuntza digital kritikoaren ideia partekatu du. Dugun digitalizazioa azaldu. Arretaren ekonomiaren inguruan hausnartu eta bizitza biologikora berriro konektatu gaitezen zenbait estrategia partekatuko ditu.

2. modulua // teknologia sorkuntzaren zerbitzura zelan jarri

  • Bertan Julian Bozzo erritmoa, hitza eta jolasa tresna bezala hartuta kasu ezberdinak aurkeztuko ditu.

3. modulua // subiranotasun teknologikoan hezi

  • Bertan Margarita Padillak burujabe diren komunitateen inguruan hitz egingo du.Β  Ezagutza libreaz eta baita ekonomia sozial eta solidarioaren inguruan garatu daitezkeen alternatiba teknologikoez.

4. modulua // arretaren subiranotasunaren bidean

  • Bertan Marta Espeita nor bere burua zaintzeko eta autorregulazioko estrategia partekatuko ditu. Denbora, emozioak eta jasotzen dugun informazioa kudeatuz.

5. modulua // hezkuntza ez formalean gazteekin eta familiekin digitalizazioaren inguruan hausnartzen

  • Bertan gure esperientzia haritu laborategian partekatuko dugu egiten ditugun jarduera ezberdinen inguruan. Laborategi eta esperimentazio guneak eta denborak zelan sortzen ditugun azalduz.

 

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude