Jakitetik egitera

Iturria // argia

Esteka // https://www.argia.eus/argia-astekaria/2824/teknologia-2

Orain dela zenbait urte, lagun batek hainbat gogoeta partekatu zuen nirekin, digitalizazioa eta zaintzari lotuta. Eskarmentu handiko emakumea da, munduan bere izateak zauri txikiena egiteko bidean, izan behar dituen bizitza on baterako jokabideak oso barneratuta dituena. Eremu digitalean izan beharreko erabilera osasuntsuaz aritu ginen: ondo elikatzen ikasi dugun moduan, eremu digital alternatiboak eraiki ahala erabilera osasuntsua zergatik ez landu? Nire erantzuna nahiko zurruna izan zen: โ€œNik badakit zer den ondo elikatzea eta badakizkit zeintzuk diren kirola egitearen onurak, baina txarto elikatzen naiz, eta ez dut kirolik egitenโ€. Gauzak jakitetik gauzak egitera dagoen espazioa zeharkatzea ez nuen erraza ikusten. Ez nire bizimoduan.

Egun, gauzak jakitetik gauzak egitera dagoen espazioa ez dut hain zaila ikusten, nire bizitzan zaintzak pisu handiagoa hartu duen heinean. Ezin dugu pentsatu dena โ€œez jakiteaโ€ eta โ€œez ulertzeaโ€ dela, baizik etaย  aldaketa egiteko behar den egoera edo nahia ez duela pertsonak.

Hori guztia esanda, proiektu interesgarri baten berri ematera nator, Zaintza Digitalen Sare Transfeministak garatua: https://pratododia.org. Webgune honetan, autodefentsa digitalaren ideia barneratzeko elikaduraren analogia darabilte egileek. Eta eremu digitalean gure egitekoak gure bizitzetan ahalik eta kalte txikienak eta onura handienak ekarri ditzan, zenbait errezeta partekatzen dituzte. Menuan honakoak aurki ditzakezu: garbiketa eta antolakuntza sukaldean garrantzitsua den gisan, sare sozialetan garbitu dezagun gure arrastoa, pribatutasuna zainduz. Bada zenbait elikagai funtsezko; interneten, segurtasuna da funtsezkoa. Zaporea eman zure bizitzari osagai ugari erabilita, hori da fedibertsoan aurkituko duzuna: pribatutasuna eta segurtasuna zaintzen dituzten aukera eskuragarriak. Eta abar.

Eremu digitala modu osasuntsuan erabiltzen hasteko gida polita da, pixkanaka geureganatzen joan gaitezkeena, norberaren aukera eta nahien arabera, bizitza osasuntsuagoa egiteko bidean.

Irudia // Old book images + Canva AA // https://www.oldbookillustrations.com/illustrations/cail-portable-engine/

Lizentzia // Domeinu publikoa

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude