Itzal Ipuinak
@kabiadurango
Durango Azokako Kabia Digital gunean esperimentu txiki bat egin dugu hezkuntzan oso ezagunak diren bi tresnekin: Scratch eta Makey Makey plaka.
Plaka honekin mundu fisikoan eroaleak diren materialak erabilita material ezberdinekin kontrola sortu dezakezu: grafito arkatzekin, plastilina bustiarekin, gorputzekin… eta oso jostagarria da.
Arduino erabilita zurea egin dezakegu baita.
Inteface txiki bat eraiki dugu Scratch-en eta beste bat makey makey-a erabilita:
Scratch interface-a
https://scratch.mit.edu/projects/613145437
Teklak horrela programatu ditugu:
Gora teklak // Lele ipotxa erakusten eta ezkutatzen du
Behera teklak // Txupi saguzarra erakusten eta ezkutatzen du.
Zuriune tekla // Marisa herensugea erakusten eta ezkutatzen du
Ezkerrera tekla // hautatutako azken pertsonaia ezkerrera eramaten du
Eskuinera tekla // hautatutako azken pertsonaia eskuinera eramaten du
Klik egitean // lele ipotxa hautatuta badago hankak mugitzen ditu // Txupi saguzarra hautatuta badago hegoak mugitzen ditu // Marisa herensugea hautatuta badago sua botatzen du.
Ederra litzateke haurren marraztutako itzalak digitalizatzea eta jartzea, baina zaindu ondo lan prozesua.
Makey Makey interface-a
Hemen haurrek egindako lanen emaitzak
Erantzun bat utzi