Ikasgelatik Medialabera: Eskolekin proiektuak 2021-2022

Eskola-proiektu baterako ideia daukazue baina ez duzue baliabide egoki edo ezagutza tekniko zehatzik? Praktika eta esperimentazioa ohiko prozesu batean txertatu nahiko zenukete? Klasetik atera eta espazio inspiragarri batean lan egin nahi duzue Tabakalerako lantaldearekin batera?

Deialdi honekin eskola esparrutik atera eta Tabakalerako Medialabean proiektu bat elkarrekin gauzatzea bilatzen dugu. Espazio desberdin bat deskubritu eta eskaintzen dituen aukera guztiak erabiltzeko esperientzia da. Irakasleen eta Tabakalerako lantaldearen artean proiektua diseinatuko dugu, gure lan-esparru espezializatuekin uztartuz: pentsamendu kritikoa, teknologia (elektronika, errobotika, 3D inpresioa, animazioa eta bideo-jokoak), ikus- entzunezkoa (argazkilaritza, bideo eta zinema), soinua, autoedizio eta arte plastikoak. 2021/2022ย ikasturterako deialdia HH, LH, DBH eta Batxilergoko eskolei zuzendua dago. eta lau eskola proiektu onartuko dira gehienez: bi Donostialdeko eskolentzat erreserbatuko dira eta beste biak Euskal Autonomia Erkidegoko beste eskolentzako izango dira.

Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 1etik ekainaren 30era arteย zabalik egongo da.

Ebazpena uztailaren 16an argitaratuko da.

Informazio gehiago: medialab@tabakalera.eus

DEIALDIAREN OINARRIAK

Erantzun bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude