hezkuntza digital kritikoa eta sorkuntza laborategia
haritu martxan jarri zenetik espazio interesgarria iruditu zitzaigun familiarena, eta nahiz eta haritulab.eus proiektua batez ere gazteentzat zuzenduta egon erreportai hauek hezkuntza komunitatearentzat eta familientzat interesgarriak suertatu daitezkeela pentsatzen dugu.
Seme alabekin ez da erraza
Seme alabekin batzuetan gauzak ez dira beste haur batzuekin bezain errazak, behar bada emozioak eta konfiantza erdian dagoelako, baina gure esperientzian ikusi izan dugu bitarteko espazio eta bitarteko pertsonak badaude non guraso seme alaben rolak beste modu batean lantzen diren gozatzeko espazio bat eta kalitatezko elkar denbora sortu daitekeela. Behar bada momentu latzetan birbizi daitekeen esperientzia eta hortik etorkizuneko erronkei aurre egiteko baliabideak izatea.
Hiru txosten partekatuko dizkizuegu webguenan gure esperientzia partekatu nahian, gure ikuspuntua bitartekariarena izanik.
Ikasten dena garrantzitsua da, baina baita modua, azken honetan bideak eta kontestuak sartzen direlarik
Hezkuntza digital kritikoa sustatzen duen laborategia izanik, gure jardueran teknologiaren inguruan sakontzea nahi dugu, haur eta gazteak euren buruak kontsumitzaile hutsak ikusi beharrean egile eta sortzaile bezala ikus dezaten. Zeregin honetan familia ere garrantzitsua da, danon artean Paulo Freire pedagogo Brasildarrak zioen bezala, mundua ezagutzen lagunduko diegularik (kasu honetan mundu digitala) eta horrek munduan eragiteko gaitasuna emango dielarik.
Laborategian pentsatzen dugunean beste modu batzuetako harremanak sustatzen dituen espazioan pentsatzen dugu, harreman modu hauek pertsonak euren ezagutza, esplorazio, ikerketa prozesuak haurrera eramateko baimena emango dituen harreman motak.
Harreman horietan klabeak dira:
- Errespetua pertsonen artean: ezjakintasunari, gorputzei,ย adinei, kulturei, arrazei,… edozein motako pertsona ongi etorria sentitu behar da.
- Baliabideei errespetua: behar dena baino gehiago ez kontsumitu, erabilitakoa jaso, tresnak zaindu, konpondu apurtuta dagoena,…
- Prozesua zaintzea: helburua ez da izaten proiektuak bukatzea, helburua prozesuarekin gozatzea eta ikastea izaten da
- Ez lehiatzea: besteengatik ikasi dezakegu, zabaldu bihotzak, eta partekatu.
- Laguntzea: Batutan bakarri egon behar zara lanean gauzak ondo eta gustura egiteko, baina laguntzea ere onura asko dakar, besteak beste parte zarela sentitzea.
- Ez dago irakaslerik: Laborategietan egoten diren pertsonak ez dakite denetarik, askotan zure kabuz ikasi beharko dituzu gauzak zure erronkei aurre egiteko, edota beste pertsona batzuei galdetu.
Hauek argi badituzu, eta argi utzi egiten badiezu familiei gauza bat lortuko duzu: Espektatibak gertatuko denari egokitzea.
Gure gizartean zientzia eta teknologiaren munduak oso goi jarduerak bezala ikusi izan dira historian zehar, normala da ikertzen egun osoa gai baten inguruan dabilen pertsona batek asko jakitea gai horretaz.ย Baina gogoratu: inor ez da jakinda ikasi eta pixkanaka pixkanaka edozein gauza ikasteko prozesua hastea zure esku dago.
Familian ikasten dugunean, batez ere ondo kontrolatzen ez ditugun gaien inguruan, espektatibak ondo egokitu behar dira.
Demagun Jon (7 urteko haurra) eta bere aita laborategira datozela, euren espektatiba oso altua da, laborategia teknologiaz beteriko lekua da, han nahi dugun guztia egin ahal izango dugu!
Jonen aita ez ditu bere semearen ametsak zapuztu nahi eta bere irudimena (ilargira joan nahi duen kohetea sortu nahi du) pizten du:’laborategian nahi duguna egingo dugu!
Horrelako kasuetan bi aukera daude bitartekari bezala:
- Euren gogoen morroia bihurtu. Eta frustraziora heldu kohetea ilargira ez dela iritziko ikustean
- Eurekin denbora bat hartu espektatibak eta prozesua dimentsionatzeko (maitasun askoz)
- Noraino zaudete prest programatzen ikasteko?
- Noraino zaudete prest fisika ikasteko?
- …
Eta oso galdera garrantzitsua: proiektua gurasoa, haurra edo elkarrekin egin nahi duzue?
Eta prozesu bat landu:
.- lehenengo proiektua behar bada kartoizko kohete bat egitea izan daitekeela…
Honekin ilargirako bidaia maketa egin dezakeela… honekin esku trebezia lantzen da, pazientzia, pertseberantzia,… eta lortzen bada arrakasta txiki bat, geroko proiektuekin aurre egitera animatuko dituena.
.- Gero honi led batzuk sartu ahal dizkiogula
Honekin elektrizitate eta elektronikaren inguruan ikasten hasiko da, gerorako programazio proiekturako oso interesgarria den jarduera.
.- Gero behar bada interesa izaten jarraitzen badute aerodinamikarekin harremana duen proiektutxo bat landu dezakete, zenbait fisika kontzeptu…